Peruko historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
7. lerroa:
 
=== Garai arkaikoa (-7600 - -2600) ===
 
[[Glaziar]]ren atzerakadaren ostean, gizataldeak [[etxekotze]] eta sedentarizazio prozesua geldiro hasi zuten, bertako klimaren egonkortzeak lagunduta. Garai hartan garatu zen [[Caral zibilizazioa]] ( [[K. a. XXX. mendea|K. a. 3000]]-[[K. a. XVIII. mendea|K. a. 1800]])
 
=== Eratze garaia (-2700 - -200) ===
 
Eratze garaian zehar, lehen herrixkak eta antolaketa politikoak agertu ziren, eta [[Teokrazia|estatu teokratikoak]] agertzea ahalbidetu. Hauen artean dago Caral zibilizazioa. Honen ondoren, hainbat kultura iraunkor jaio ziren, bi nagusiak [[Chavín de Huántar|Chavín]] kultura ([[K. a. 1000ko hamarkada|K. a. 1000]]-[[K. a. 200]]) eta [[Paracas]] kultura ([[K. a. 800eko hamarkada|K. a. 800]]-[[200]]) zirela.
 
26 ⟶ 24 lerroa:
=== Garai inperiala (900-1532) ===
{{sakontzeko|Inkak}}
 
Garai inperiala, batzuetan garai klasiko ondokoa deitua, Huari kulturaren gainbeherarekin hasi zen. Alboko kulturak menperatzeko asmoa zuten estatuak agertu ziren. Hauen artean daude [[Chimú]], [[Chance]] eta [[Chincha]] kulturak.
 
46 ⟶ 43 lerroa:
 
== Peruko Errepublika ==
 
XIX. mendearen hasierako askapen-mugimenduak sortu zirenean, Espainiako koroak Hego Ameriketan izan zuen azken babesgune bihurtu zen Peru. 1821ean [[José de San Martín]] argentinar jeneralak Peruren burujabetasuna aldarrikatu zuen Liman, [[Simón Bolívar|Simón Bolivar]] ''Askatzaileak'' Junineko eta Ayacuchoko guduetan (1824-25) De La Serna erregeordearen osteak menderatu zituenean gauzatu zena.
 
55 ⟶ 51 lerroa:
 
== Demokrazia eta militarismoa (1930–1979) ==
 
1902tik aurrera, Estatu Batuetako ''Cerro de Pasco Investmen Company'' konpainiak bere gain hartu zuen meen ustiapena. Augusto Leguía lehendakari izan zen urteetan (1908-12 eta 1919-30) aginpide handia eskuratu zuen, erdi-mailako klaseetara eta sortu berria zen langileriara hurbiltzen ahalegindu zen, eta berrikuntza asko eragin zituen. Hala ere, Peruko ekonomia (tabakoa, petrolioa, burdinbideak) Estatu Batuetako enpresen mende zegoen. Leguíak langileen eta ikasleen matxinadei aurre egin behar izan zien. 1924an Víctor Raúl Haya de la Torre ezkertiarrak, Mexikon erbesteraturik zela, ''Ameriketako Herri Aliantza Iraultzailea'' alderdia (APRA) sortu zuen, Estatu Batuen nagusitasunaren eta oligarkiaren aurka zegoena. 1929an militarrek Leguía aginpidetik kendu eta Sánchez Cerro teniente koronela ezarri zuten haren ordez. Sánchez Cerrok gogor zapaldu zuen burgesia txikiaren eta langileen artean gero eta jarraitzaile gehiago zituen APRA alderdiaren matxinada bat 1932an. 1933an hil zuten Sánchez Cerro, eta Benavides jeneralarekin oligarkiak iraun zuen aginpidean (1933-39).
 
65 ⟶ 60 lerroa:
 
== Berrezarpen demokratikoa eta hauteskundeak (1979–gaur) ==
 
1979an konstituzio berri bat onartu zen. 1980ko lehendakaritzarako hauteskundeetan Belaúnde Terry atera zen garaile, eta urte askoren ondoren militarren mendean egon ondoren, zibilek eskuratu zuten berriro aginpidea. Lehendakari berriak liberalismo ekonomikora jo zuen atzera, baina ezin izan zuen ekonomia hondamenditik atera. Urte horretan bertan [[Sendero Luminoso]] mugimendu maoista sortu zen, eta borroka armatuari ekin zion. Gobernuak salbuespen-goera ezarri zuen Liman eta Callaon, eta militarren zainpean jarri zituen Ayacucho eta mendialdeko beste probintzia batzuk. Oinarrizko giza eskubideak ez ziren errespetatu, eta biztanleek, bizirik iraun nahi bazuten, Sendero Luminosoren edo gudarostearen alde egin beharra zuten. 1981ean, berriro azaleratu ziren Peruren eta Ekuadorren arteko muga-arazoak.
 
81 ⟶ 75 lerroa:
[[Irailaren 28]]an, gutxienez 8 pertsona hil ziren, horietako 4 haurrak, Perun izandako 5,1 graduko lurrikara baten ondorioz. Lurrirakara [[Cusco|Cuzco]] eskualdean gertatu zen eta epizentrua 8 kilometroko sakoneran izan zuen, [[Paruro]] herritik gertu. [[Miscaa]] herriko etxebizitzen % 90 suntsituta gelditu ziren. Misca herrian kaltetu ziren etxebizitzez gain errepide batean ere kalteak eragin zituen eta Gobernua pasabidea garbitzeko lanean ari zen. Lurrikara Richter eskalan 5,1 gradukoa izan bazen ere, epizentroa 8 kilometroko sakoneran izan zuenez kalte handiak eragin zituen<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2587962/lurrikara-peru--gutxienez-8-pertsona-hil-dira-cuzco-eskualdean/ «Gutxienez 8 hildako Perun, 5,1 graduko lurrikara baten ondorioz»], ''Berria'', 2014-09-28</ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2012/02/04}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{erreferentzia zerrenda}}
 
{{commonskat}}