Francisco Pizarro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
25. lerroa:
[[1524]]an, [[Panama]]n, bat egin zuen [[Diego de Almagro]] konkistatzailearekin eta [[Hernando de Luque]] apaizarekin Hego Ameriketako lurraldeak konkistatzeko. Oso bidaia neketsua izan zen, eta lau aldiz itzuli behar izan zuen Almagrok Panamara hornidura eta gizon gehiagoren bila; azken itzul-bidaian Panamako gobernariak uko egin zion eskaerari. Berria jaso zutenean, Pizarrok marra bat marraztu zuen ezpataz [[harea]]n: hegoaldeko konkistan jarraitu nahi zutenek marra igaro besterik ez zuten egin behar. Marra gainditu zuten Hamairu Ospetsuek hegoalderantz jo zuten, eta [[Inka Inperio]]ko lehen aztarnak aurkitu zituzten. [[1528]]an Panamara itzuli zen Pizarro, eta handik Espainiara jo zuen [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.a]] enperadorearengandik konkista gauzatzeko behar zituen tituluak eta baldintzak eskuratzera. [[1529]]ko Toledoko hitzarmenean, Inka Inperioa konkistatzeko baimena ez ezik, espedizioaren buruzagitza, gobernadore titulua eta beste hainbat sari jaso zituen Pizarrok; horrek, ordea, arazoak sortu zizkion bere espedizio kideekin<ref name="cat"></ref>.
 
[[1530]]eko urtarrilaren 18an Sevillako portutik abiatu zen, Hernando, Juan eta Gonzalo anaiekin batera. [[1531]]n Inken lurraldera iritsi zen. Une hartan, [[Atahualpa]] erregea eta haren anaia [[Huascar]] gerran zeuden. Pizarrok, amarruz, inken buruzagia atxilotu zuen [[1532]]an. Urre eta zilarrezko bahisari itzela kobratu zuen arren, 1534an Atahualpa hilarazi zuen<ref name="cat"></ref>. Ondoren, Huascarren aldeko nobleekin elakarturikelkarturik, Peru ia erresistentziarik gabe konkistatu zuen. [[1534]]an [[Cusco]], [[Inka Inperioa|Inka Inperioko]] hiriburua, hartu, eta Juan anaia hango erregidore izendatu zuen. [[1535]]ean ''Ciudad de los Reyes'' (gaur egungo [[Lima]]) sortu zuen.
 
[[1537]]ko apirilean, [[Diego de Almagro]]k, Pizarroren bazkide ohiak, Cusco bere agindupeko lurraldeetan zegoela iritzita, hiria indarrez hartu zuen eta Pizarroren Hernando eta Gonzalo anaiak espetxeratu zituen. Limatik iritsitako Francisco Pizarroren tropek Almagro garaitu, atxilotu eta, 1538ko uztailaren 8an, hilarazi zuten. Almagroren aldekoak haren seme Diegoren inguruan bildu ziren, eta [[1541]]eko [[ekainaren 26]]an Pizarroren Limako jauregian sartu eta hil egin zuten.