Francisco Pizarro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
27. lerroa:
[[1530]]eko urtarrilaren 18an Sevillako portutik abiatu zen, Hernando, Juan eta Gonzalo anaiekin batera. [[1531]]n Inken lurraldera iritsi zen. Une hartan, [[Atahualpa]] erregea eta haren anaia [[Huascar]] gerran zeuden. Pizarrok, amarruz, inken buruzagia atxilotu zuen [[1532]]an. Urre eta zilarrezko bahisari itzela kobratu zuen arren, 1534an Atahualpa hilarazi zuen<ref name="cat"></ref>. Ondoren, Huascarren aldeko nobleekin elakarturik, Peru ia erresistentziarik gabe konkistatu zuen. [[1534]]an [[Cusco]], [[Inka Inperioa|Inka Inperioko]] hiriburua, hartu, eta Juan anaia hango erregidore izendatu zuen. [[1535]]ean ''Ciudad de los Reyes'' (gaur egungo [[Lima]]) sortu zuen.
 
[[1537]]ko apirilean, [[Diego de Almagro]]k, Pizarroren bazkide ohiak, Cusco bere agindupeko lurraldeetan zegoela iritzita, hiria indarrez hartu zuen eta Pizarroren Hernando eta Gonzalo anaiak espetxeratu zituen. Limatik iritsitako Francisco Pizarroren tropek Almagro garaitu, atxilotu eta, 1538ko uztailaren 8an, hilarazi zuten. Almagroren aldekoek,aldekoak haren seme Diegoren inguruan bildurikbildu ziren, eta [[1541]]eko [[ekainaren 26]]an Pizarroren Limako jauregian sartu eta hil egin zuten.
 
== Erreferentziak ==