Hidrogeno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Isotopoak: Barne lotura zuzenketa: erradioaktibitate
t →‎Hidrogenoa naturan: Barne lotura zuzenketa: digestio-aparatu
115. lerroa:
== Hidrogenoa naturan ==
[[Fitxategi:Whirpool_Galaxy.jpg|thumb|left|250px|Whirpool galaxia [[Hubble teleskopioa|Hubble]] [[teleskopio]]ak ikusia]]
Hidrogenoa [[unibertso]]ko elementurik arruntena dugu unibertsoaren [[masa]]ren %75 osatzen duelarik eta unibertsoko [[atomo]]en %90 hidrogeno atomoak direlarik. Hidrogeno kontzentrazio handienak [[izar]] eta [[planeta]] [[erraldoi gaseoso]]etan aurki litezke. Nebulosetan hidrogeno monoatomikoa aurki daiteke izarren sortzearekin erlazionatua dagoelarik. Unibertsoko hidrogeno gehiena forma atomikoan edota plasma egoeran dago gutxiengoa hidrogeno molekularra delarik (hidrogeno diatomikoa). [[Plasma (fisika)|Plasma]] egoeran ez dago ohizko loturarik hidrogenoaren protoi eta elektroien artean hori dela eta [[Eroankortasun elektriko|konduktibitate elektriko]] izugarria du eta emisibitate edo argi jarioa ere oso handia da plasmarengan hidrogenoa izarretako argiaren iturri delarik. Plasmak jariaten dituen kargadun partikulengan eragin handia dute kanpo magnetiko eta elektrikoek horregatik eguzkiak ixurtzen duen [[eguzki haize]]ak [[lurra]]ren [[magnetosfera]]ra dakartzan partikulek osatzen dituzte [[aurora polar|aurora boreal]] eta [[aurora polar|austral]] fenomenoak, kanpoen eragin horrek ere sortzen ditu [[Birkelanden korronte]ak. Hidrogeno [[monoatomiko]]a izarrarteko materian aurki ditzakegun partikuletako bat da. [[Lurra|Lurrean]] orohar hidrogenoa H<sub>2</sub> dago, hala ere hidrogeno gasa lurraren atmosferan oso kopuru txikian aurki genezake (parte bat milioiko, hau da %0,0001) hain arina baita lurreko [[atmosfera]]tik nahiko erraz ihes egiten duela. Hidrogeno monoatomiko eta [[diatomiko]]a [[unibertso]]ko osagai nagusiak izan harren ez da erraza lurrean hauek sortu, metatu eta purifikatzea, hala ere hidrogenoa lurrean errazen aurki dezakegun elementuetan hirugarrena dugu. Lurraren baitan hidrogeno iturri nagusiak [[hidrokarburo]] eta [[ur]]a ditugu. Zenbait [[bakterio|bakteria]] hidrogenoa metabolizatzeko gai dira ostera atmosferara isurtzeko; hidrogenoa [[digestio sistema-aparatu]]ko gasen osagai dugu ere, hau da , puzkarrek hidrogenoa daramate ([[metano]] CH<sub>4</sub> forman besteak beste). Metanoa hain zuzen, [[gas natural]]aren osagaietako bat, hidrogeno iturri garrantzitsua bihurtzen ari da prozesu industrialetan.
 
== Hidrogeno molekularra ==