Hidrogeno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Lehen agerpena: Barne lotura zuzenketak
t →‎Mekanika kuantikoari eginiko ekarpenak: Barne lotura zuzenketa: James Clerk Maxwell
86. lerroa:
Hidrogeno [[atomo]] arruntak badu beste elementuek ez duten ezaugarri bat: bere [[protoi]] bakarreko [[atomo nukleo|nukleoari]] esker, [[egitura atomiko]]rik sinpleena duen elementua da. Atomo honek duen sinpletasuna dela-eta, hidrogenoaren egiturak eta [[espektro elektromagnetiko|argi espektroaren]] analisiak egitura atomikoaren teoria formulatzeko berebiziko garrantzia izan dute. 1920ko hamarkadan hidrogeno atomoa [[mekanika kuantiko]]aren ikuspuntutik aztertu zen; honen bidez, teoriak aurreikusten zituen hipotesi ugari egiaztatu ahal izan ziren. Handik gutxira, hidrogeno H<sub>2</sub><sup>+</sup> [[katioi]]aren analisia burutu zenean, lotura kimikoaren taxuzko teoria bat eraiki ahal izan zen.
 
Saiakera batean antzeman zen lehen efektu kuantikoetako bat, nahiz eta garai hartan ez zen ulertu, [[James Clerk Maxwell|Maxwell]]ek ikusi zuen hidrogenoarekin lanean zegoela, teoria kuantikoa bere osotasunean sortu baino mende erdi lehenago. Maxwellek antzeman zuen H<sub>2</sub> molekularen bero espezifikoak, tenperatura jaitsi ahala, garaiko teoriekin bat ez zetorren portaera zuela. Izan ere, giro-tenperaturan gas diatomikoek izaten duten [[bero espezifiko]]a du, baina zero azpitik asko hozten badugu bero espezifikoaren balioa gas monoatomikoenera hurbiltzen da pixkanaka. [[Mekanika kuantiko]]aren arabera zera gertatzen da, hidrogenoaren kuantizaturiko errotazio [[energia]] mailak beste atomoen mailak baino urrutiago daudela bata bestearengandik. Hidrogenoaren [[masa]] eskasa dela-eta (protoi bakarra du nukleoan), mailen arteko hutsuneen tamainarengatik [[bero]] energia eta errotazio energien arteko konbertsioa normalean baino zailagoa da. Horixe da, hain zuzen, tenperatura baxuetan beste kasuetan antzematen ez den fenomeno hau azaltzearen arrazoia.
 
 
== Hidrogeno atomoa ==