Argon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Ezaugarri nagusiak: Barne lotura zuzenketa: konposatu kimiko
92. lerroa:
Argonak [[oxigeno]]aren [[disolbagarritasun]] bera dauka [[ur]]etan eta [[nitrogeno]]-gasa baino 2,5 aldiz disolbagarriagoa da. Elementu kimiko hau oso egonkorra da, eta [[likido]] zein [[gas]] eran kolorgea da, ez dauka usainik, ezta zaporerik ere eta ez da toxikoa. Argona [[inerte]]a da baldintza eta forma gehienetan.
 
Argona [[gas noble]]a den arren, zenbait [[konposatu kimiko|konposatu]] eratzeko ahalmena duela ikusi da. Esaterako, [[Helsinkiko Unibertsitatea]]n<ref>"[http://www.lenntech.com/Periodic-chart-elements/Ar-en.htm Periodic Table of the Elements: Argon]." ''[http://www.lenntech.com/ Lenntech].'' 1998. Retrieved on [[September 3]], [[2007]].</ref> aurkitu dute argon hidrofluoruroa (argonaren konposatu [[metaegonkor]] bat) sor daitekeela [[fluoruro]]a eta hidrogenoa batuz. Argonak [[klatrato]]ak era ditzake ur-molekulekin batera, argon-atomoak uraren sarean harrapatuta geratzen direnean. Horrez gain, oso ezagunak dira argona daukaten [[ioi]]ak, esaterako ArH+, eta egoera kitzikatuan dauden konplexuak, esaterako ArF. Ordenagailuz egindako zenbait kalkulu teorikok erakutsi dutenez, badaude egonkorrak izan daitezkeen zenbait argon-konposatu, bain momentuz ez dago konposatu horiek [[sintesi (argipena)|sintetizatzeko]] biderik.
 
== Erreferentziak ==