Oskorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
61. lerroa:
 
=== XXI. mendean ere, eboluzio etengabean ===
Lehengo ildoko hainbat diskoren ondoren -[[Ur]]a (Elkar, 2000), [[Vizcayatik... Bizkaiara]] (Elkar, 2001)-, taldean izandako eboluzio etengabearen seinaletzat jo daiteke [[Desertzio|Desertore]] (Elkar, 2003). Alde batetik, hiru musikari gazte sartu ziren taldean: Iñigo Egia, Gorka Eskauriaza eta [[Iker Goenaga]]. Idazle gazteen hitzak dira nagusi: [[Jon Maia]], [[Maialen Lujanbio]], [[Harkaitz Cano]], Unai Elorriaga... Eta haustura musikal handirik ez badakar ere, nabaria da sonoritate sendoago baten bilakaera, alde batera utzi gabe, noski, taldearen ezaugarri nagusia, alegia, akustikotasuna. Diskoa World Music Chart Europe izeneko "munduko musiken" hileroko zerrenda ezagunean 20. lekura iritsi zen 2004ko otsailean. Ohikoa da Oskorriren izena Europako folk jaialdien zirkuituan.
 
[[Banda band]] (Elkar, 2007) taldearen 35. urtemuga ospatzeko taldeak kaleratutako 33. diskoa da. Berriro ere zuzeneko emanaldi bat, eta berriro ere Arriaga antzokian. Bilboko Udal Bandarekin batera grabatutako disko horretan, herri musika ulertzeko bi modu uztartzen dira: modu herrikoia eta modu akademikoa. Kantuei dagokienez, 25. urtemugako ospakizunetik kanpo geratutako taldearen hainbat kantu historiko berreskuratu zituzten.