B taldearen bitaminak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
8. lerroa:
* [[Tiamina|B1 bitamina]], tiamina izenez ezagutua. Ugaria da [[zereal]], [[arroz]] eta [[lekale]]etan. [[Nerbio-bulkada|Nerbio-bulkadetan]] funtsezko zeregina betetzen du. Haren gabeziak [[beriberi]] izeneko nerbio-gaitza eragiten du.
 
* [[B2 bitamina]], erriboflabina izenez ezagutua. Ugaria da elikagai askotan, besteak beste [[legamia|legamietan]], esnean, arrainetan, arrautzetan, esnekietan, e.a.etab. [[FAD]] eta FMN [[koentzima|koentzimen]] osaketan parte hartzen du. Koentzima horiek eginkizun garrantzitsua burutzen dute hainbat bide metabolikotan: [[Krebs zikloa]]n eta [[arnas katea]]n, esaterako, baina baita [[lipido]]en [[beta oxidazio]]an eta [[proteina|proteinen]] [[katabolismo]]an ere. Haren gabeziak [[anemia]], ahoko ultzerak eta azaleko lehortasun eta ezkatatzea sortzen du.
 
* [[B3 bitamina]], niazina edo PP bitamina izenez ezagutua. Ugaria da landare zein animali-janarietan: legamietan, onddoetan, frutan, lekaleetan, esnean, okelan eta gibelean. [[Nikotinamida adenina dinukleotido|NAD]] eta NADP koentzimen aitzindaria da, beraz zeregin garrantzitsua betetzen du prozesu katabolikoetan. Haren gabeziak [[pelagra]] izeneko gaitza sortzen du.