«Bergarako besarkada»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
[[Fitxategi:Vergara- Espartero-Flórez.jpg|thumb|right|250px|Besarkadaren tokiaren topografia]]
 
'''Bergarako besarkada''' edo '''Bergarako hitzarmena''' [[Rafael Maroto|Maroto]] [[karlismo|karlista]] jeneralak (Estatu Nagusiko buruzagia) eta [[Baldomero Espartero|Espartero]] jeneral [[Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdia|liberalak]] [[Bergara]] udalerriko [[Irizar jauregia]]n sinatutako hitzarmenaren aurkezpen sinbolikoa da, Bergaran egindakoa [[1839]]ko [[abuztuaren 31]]n. Bi egun lehenago [[Oñati]]n sinatu zuten hitzarmena.
 
Honekin [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] [[Lehen Karlistaldia]]ren amaiera iritsi zen. Karlistek aldarrikapen asko galdu zituzten; batik bat, [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|On Karlosen]] erregetza eta [[Antzinako Erregimena]]ren ezarketa. Horren ordez, [[Elisabet II.a Espainiakoa|Elisabet II.aren]] erregealdia eta [[1837]].ko [[Espainia]]ko [[Konstituzio]]a ezarri ziren. Hala ere, Espartero jeneralak [[Euskal Herriko foruak|euskal foruak]] jarrai zitezen eskatzeko akordioa hartu zuen, eta horrela urte horretako [[urriaren 25]]ean euskal foruak baieztatzen zituen [[lege]]a onartu zen. Hala ere, lege honek foruak Espainiako instituzioei aldatzeko ahaltasuna eskaintzen zien eta gainera foruak Espainiako batasun konstituzionalaren menpe jartzen zituen. Honek kontraesan bat suposatzen zuen, eta azkenean hau izan zen [[Espainiako Gobernua|Espainiako gobernuak]] euskal foruak deuseztatzera eraman zuena.<ref>http://www.elcorreo.com/vizcaya/20081026/vizcaya/octubre-1839-20081026.html</ref>
Lege honen testuinguruan [[1841]].ean [[Nafarroako Lege Hitzartua]] onetsi zen, zeina [[Nafarroa]]ko foruen galtzea ekarri zuen, Nafarroak halako subiranotasun maila gordez, hala ere.
1841. urtean bertan, Bergarako Besarkadan hitzartutakoaren aurka,<ref>http://www.puntubi.com/testuinguruak/bergarakohitzarmena.htm</ref> [[Baldomero Espartero|Esparterok]] (honezkero [[Espainia]]ko [[erregeorde]]a) [[Gipuzkoa]], [[Bizkaia]] eta [[Araba]]ri foruak deuseztatzeko ekimena egin zuen [[dekretu]] bidez. Hala ere, [[1844]].an, Esparteroren erregeordetzaren amaierarekin, hiru probintzia hauetan foruak mantendu ziren, [[1876]].an [[Hirugarren Karlistaldia]]ren ostean ezeztatuak izan ziren arte.<ref>http://www.zumalakarregimuseoa.net/actividades/investigacion-y-documentacion/historia-del-siglo-xix-en-el-pais-vasco/biografias/baldomero-espartero-1793-1879</ref>
 
== Ikus gainera ==
* [[Irizar jauregia]]
 
== Erreferentziak ==
128.153

edits