Hilen Liburua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Jatorria eta eraketa: Barne lotura zuzenketak
5. lerroa:
Hilen Liburuaren idazketa Inperio Berrian datatua dago, baina, bere jatorria aurkitzeko, Antzinako Inperioko [[Piramideetako Testuak|Piramideen testuetan]] begiratu behar da, ondoren, [[Sarkofagoetako Testuak|Sarkofagoetako testuetara]] eboluzionatu zuena Inperio Ertainean. Jarraikako aldaketa hauek, formula bilduma heterogeneo honek, [[Egipto]]ko historiako garai guztietako hil testuak izatea dakar berarekin. Hilen Liburuaren hiru bertsio ezberdin nabarmentzen dira, historian zehar, elkar ordeztuz joan zirenak:
 
* Heliopolistar bertsioa, [[Heliopolis]]eko apaizek faraoientzat idatzitakoa, [[Egiptoko XI. dinastia|XI. dinastia]], [[Egiptoko XII. dinastia|XII. dinastia]] eta [[Egiptoko XIII. dinastia|XIII. dinastia]]ko [[sarkofago]], hilarri, papiro eta hilobietan dago, bere funtsa idazki primitiboetatik datorren arren. Erabat eguzkitsua, [[Ra]] jainkoaren teologia sustatzen du.
 
* Tebastar bertsioa, [[hieroglifo]]ekin idatzia (gero [[idazkera hieratiko]]an) [[papiro]]etan, ataletan banatuta dago baina ordena zehatzik gabe, gehiengo handi batek izenburua eta biñeta duten arren [[Egiptoko XVII. dinastia|XVII. dinastia]], [[Egiptoko XVIII. dinastia|XVIII. dinastia]], [[Egiptoko XIX. dinastia|XIX. dinastia]], [[Egiptoko XX. dinastia|XX. dinastia]] eta [[Egiptoko XXI. dinastia|XXI. dinastia]]tan erabilia, ez faraoiek bakarrik baizik eta baita hiritar soilek ere.
 
* Saitar bertsioak, bere espresio nagusiena eman zuen [[Egiptoko XXVI. dinastia|XXVI.dinastia]]n, non atalen ordena zehaztu zen, aldatu gabe mantenduko den ordena [[Ptolomeotar dinastia]]ren amaiera arte.
 
[[Dyedefhor]], jakintsu eta igarle bezala ospe handia izan zuena, tradizioak Hilen Liburuko otoitzaren egiletzat hartzen du.