Filae: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketa: Ptolomeo II.a Filadelfoa
15. lerroa:
}}
[[Fitxategi:Philae, Trajan's Kiosk, Aswan, Egypt, Oct 2004.jpg|thumb|alt=|Trajanoren kioskoa]]
'''Filae''' edo '''File''' (egiptoeraz '''P-aaleq''', «muga»; grezieraz: '''Philae'''; arabieraz: '''Jazirat Filah''') Niloko uharte txikia da, [[Aswan|Asuanen]] hegoaldetik 8 kilometrora. Uharte santua zen, [[Isis]] jainkosaren lurra; berandukoak dira bertako eraikuntzak. Zaharrena Nektanebo II.aren tenplu txikia da. Tenplu nagusia Isis jainkosarena da, Nektanebo II.ak egina. Uholdeek hondatu zuten zati bat, eta [[Ptolomeo II.a Filadelfoa|Ptolomeo II.a]]k eta [[Ptolomeo XIII.a]]k konpondu zuten. Monumentu horrek garrantzi handia du, behe-erliebeengatik eta hormetan eta zutabeetan grabaturik dituen testuengatik. Iparraldean [[Horus]]en tenplua dago, ekialdean [[Hathor]]ren tenplu txikia, [[Ptolomeo VI.a]]k eraikia, eta hego-ekialdean [[Trajano]]ren kioskoa.
 
Luzaro Filae kristautasunaren hedakuntzaren kontrako bilgune izan zen, eta V. mendera arte erromes paganoak joan ohi ziren bisitari. [[Aswango presa|Asuango urtegia]] egin zenean, urtean hamar hilabetez ur azpian geratzen ziren tenpluak. [[UNESCO]]k bultzaturik ordea, tenplu horiek ondoan zegoen Agikia uhartera eraman zituzten, 1972tik 1980ra bitartean.