KV19: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Apaindura: barne lotura zuzenketa:
t →‎Indusketa: barne lotura zuzenketa
28. lerroa:
 
== Indusketa ==
KV19 hilobiaren aurkikuntza, [[1817]]an datatua dago, urte horretan, [[Giovanni Battista Belzoni]] tokian sartu eta [[Egiptoko XXII. dinastia|XXII. dinastia]]n datatutako lurperaketa sarkin kopuru ez jakin bat aurkitu zuena. Italiarrarenaren ondoren, beste hainbat indusketa etorri ziren, James Burtonek [[1825]]ean egina bat, [[Howard Carter]]rek [[1903]]an beste bat eta, askoz biziago, Edward R. Ayrtonek, Theodore Daviden taldearentzako [[1905]] eta [[1906]] bitartean. Lan guzti hauek, hilobia erabat garbitzea lortu zuten, baita jantzi hondarrak, apurtutako ontziak, kolorezko zenbait kontu, eta baita Mentuherjepeshefen zerraldoaren ustezko zatiak ere.
 
Gaur egun, KV19 hilobia, turistek bisita dezaketen toki bat da, bere egoera bikaina eta bere irudien kontserbazio ezin hobeagatik. [[1994]]ko uholdeak, beste hainbat hilobi galarazi zituztenak, hona ere heldu ziren, baina, zorionez, urpean zentimetro gutxi batzuk baino ez zituzten hartu eta margoek ez zuten inongo kalterik jasan.