Antonio García Bellido: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Biografia: barne lotura zuzenketa: Biologia molekular
2. lerroa:
 
== Biografia ==
Biologiaren zientzietako ikasketak egin zituen, Madrilen, eta Espainiako Zientzia Ikerkuntzako Batzorde Gorenean sartzeko diru-laguntza jaso zuen ikasketak egin zituen urtean bertan, 1958an. 1962an, doktoregoa atera ondoren, atzerrira joan zen, ikasketak sakontzera. Leku askotan izan zen: Cambridgeko Unibertsitatean, Zuricheko Zoologia Institutuan, Kaliforniako Teknologia Institutuan, Kopenhageko Genetikakoan, Chicagoko Unbertsitatean, Sydneyko Unibertsitateko [[zelulen biologia|zelularen biologia]] sailean, eta [[Berkeley Unibertsitate|Berkeleyko Unibertsitateko]] [[molekularen biologia molekular]] sailean.
 
1969an, Espainiara itzuli zen, eta Molekularen Biologiaren Institutuan hasi zen lanean. Handik gutxira, Espainiako Zientzia Ikerkuntzako Batzorde Gorenak eskolak ematera deitu zuen, eta Genetika Institutuaren eta Molekularen Biologiaren Zentroko buru izendatu zuten. 1979an, Kimikako Nobel Sarirako izendatu zuten. 1983an, Asturiasko Printzea saria jaso zuen, [[genetika]]ri buruz egindako lanengatik. 1986an, Parisko Zientzia Akademiak saria eman zion, eta hurrengo urtean, Londresko Royal Societyko eta Washingtongo National Academy of Sciencesko kide izendatu zuten. 1995ean, Espainiako Hezkuntza eta Zientzia ministerioak Zientzia Ikerkuntzaren Santiago Ramón y Cajal saria eman zion.