Antiinperialismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
 
Neokolonialismoa ohiko kolonialismotik bereizten duen ezaugarri garrantzitsuenetako bat mendekotasunerako konkista fisikoaren behar eza da, izan ere periferiako herriak menderatzeko mekanismo ekonomiko eta finantzarioetaz baliatu ohi da. Eragin handieneko autore antiinperialisten artean [[José Martí]], [[Vladimir Lenin]], [[Frantz Fanon]] edota [[Mark Twain]] aurkitzen ditugu.
 
Nahiz eta kolonialismoaren aurkako lehenengo protestak Jeremy Benthamen obretan aurkitu, pentsamendu antiinperialistaren hastapenak Mark Twain eta José Martí intelektual amerikarrei egotzi izan zaie. Lehenengo honek [[Boston|Bostonen]] egoitza zuen Estatu Batuetako Liga Antiinperialista sortu zuen, halaber José Martí Kubatar Iraultzaren pentsamoldearen aitzindaritzat jo izan da inperialismo espainolaren kontra eta kubatar subiranotasunaren alde eginiko lanengatik.
 
{{politika zirriborroa}}