James Agee: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t barne lotura zuzenketak
22. lerroa:
 
 
'''James Rufus Agee''' ([[1909]]ko [[azaroaren 27]]a; [[1955]]eko [[maiatzaren 16]]a) eleberrigile, kazetari, poeta, gidoilari eta filmen kritikari [[Ameriketako Estatu Batuak|estatubatuarra]] izan zen. 40ko hamarkadan zinema kritikagintzan zebilen aditu handienetakoa izan zen. Ageeren biografiak, ''A Death in the Family'' lanak, [[Pulitzer]] saria]] jaso zuen 1957an, idazlea hilondokoan.
 
 
== Bizitza ==
[[Knoxville]]n, [[Tennessee]]n, jaio zen 1909an. [[Harvard Unibertsitatea|Hardvard]]en ikasi zuen eta graduatu ostean hainbat aldizkaritan idatzi zuen: ''Fortune'', ''Time''... baina ezagunagoak izan ziren bere lankidetzak zinemaren gaineko kontuetan eta bereziki ''The Nation'' egunkarian idatzitako film kritikak. 1934an poesia liburua argitara eman zuen: ''Permit Me Voyage''. 1942an ''Time'' aldizkariko zinema kritikaria zen, eta 1948tik aurrera bere kabuz jardungo duen idazlea, ordura arteko lankidetzak alde batera lagata. Aipatzekoa da Life aldizkarirako zinema mutuko komediagile gailen izan ziren [[Charlie Chaplin|Charles Chaplin]], [[Buster Keaton]] eta [[Harold Lloyd]]en gainean idatzitako artikulua. Chaplinen ''Monsieur Verdoux'' filmaren defendatzaile sutsua izan zen Agee, pelikulak harrera eskasa izan zuen garai hartan. Bestetik [[Laurence Olivier]] aktore eta zuzendariaren [[William Shakespeare|Shakespeareren]] antzezlanen egokitzapenak miretsi zituen: batik bat ''Henry V'' eta ''Hamlet''.
 
[[Fitxategi:The African Queen, novel.jpg|thumb|150px|left|''The African Queen'', [[C.S. Forester]]ren eleberriaren egokitzapena Ageeren lana izan zen]]