Nilotar krokodilo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
6. lerroa:
'''Nilotar krokodilo''' (''Crocodylus niloticus'') ''[[Crocodylus]]'' generoko [[animalia]] da. [[Narrasti]]en barruko [[Krokodilo|Crocodylidae]] familian sailkatuta dago.
 
== Ezaugarriak ==
Oro har 5 m inguru izaten da luze, baina aurkitu izan dira 10 metro eta gehiagokoak. Hiruki egiturako [[mutur (argipena)|mutur]] luzea du. Lepotik atzerako gaineko aldean karatxo moduko koskorrak edukitzen ditu lerrotan. Brontze koloreko berdexka eta orbain beltzekikoa izaten du bizkarra, sabela aldiz horixka. [[Afrika]]ko tropikoko eta inguruetako ibaietan, [[Madagaskar]]ren, [[Komoreak|Komore]] eta [[Seychelleak|Seychelle uharteetan]] bizi da. Hondarretan zuloa eginda jartzen ditu [[arrautza]]k.{{lur erref}}
Oro har 5 m inguru izaten da luze eta 230 kg pisatzen du batezbestez, baina krokodiloak hil arte hazten dira eta 7 metro eta 700 kiloko arrak sarritan ikusi eta aztertu dira. Bere pisua 200-750 kilo artean doa eta inoiz ikusitako nilotar krokodilo handiena 900 kilo inguru pisatzen omen zuela estimatzen zen. Krokodilo azpiespezie hau beraz, Afrikako espezie guztietan handiena da eta mundu mailako bigarren handiena ([[itsas krokodilo|itsas krokodiloaren]] atzetik soilik) Hiruki egiturako [[mutur (argipena)|mutur]] luzea du. Lepotik atzerako gaineko aldean karatxo moduko koskorrak edukitzen ditu lerrotan. Brontze koloreko berdexka eta orbain beltzekikoa izaten du bizkarra, sabela aldiz horixka.
 
Munduko bigarren hozkadarik indartsuena du, soilik [[itsas krokodilo]] lehengusuaren atzetik.
 
Bere hortz-formula: 18-19/15.
 
== Hedapena eta habitat ==
[[Afrika]]ko tropikoko eta inguruetako ibaietan, [[Madagaskar]]ren, [[Komoreak|Komore]] eta [[Seychelleak|Seychelle uharteetan]] bizi da.
 
== Portaera ==
 
=== Errunaldia ===
Hondarretan zuloa eginda jartzen ditu [[arrautza]]k.{{lur erref}}
 
=== Elikadura ===
Nilotar krokodiloa ehizatu dezakeen guztia jaten du, sarraskiak ere gustora jaten ditu.
 
300 kiloko krokodilo gazteek antilopeak, narrastiak, arrainak, hegaztiak, ñuak eta zebra gazteak ehizatzen dituzte.
 
400 kilotik gorako krokodiloek ñuak, zebra helduak, jirafa gazteak eta afrikar bufalo gazteak ehizatzen dituzte.
 
500-700 kiloko krokodilo heldu garatuak eta erraldoiak edozer gauza ehizatzeko gai dira, aurretik aipatutako harrapakin zerrendari jirafa eta afrikar bufalo heldu eta handienak erantsi beharko genioke. 500 kilotik gorako krokodiloek, elefante, errinozero eta hipopotamo helduak izan ezik, edozein animalia atzeman eta urperatu dezakete itotzeko.
 
Batzuetan, beste harrapari batzuk erortzen dira bere barailetan; despistaturiko lehoinabarrak, afrikar txakur basatiak, txakalak, hienak eta lehoiak (soilik krokodilo handiak eta uretan bada).
 
== Erreferentziak ==