M-15 mugimendua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
130. lerroa:
Hasiera batean mugimendua piztu zuen elkarretaratzearen bultzatzailea ''Democracia Real Ya'' taldea izan bazen ere, sare sozialen bultzada kolektiboa eta kanpaldietako asanbladak izan ziren ondorengo protesta eta mugimenduaren eramaileak. Protestaz haraindi, errebindikazioak bateratu eta horiek bideratzeko modua ere izan ziren asanbladetan jorratzen ziren gaiak. Berehala, [[lidergo]] eza eta horizontaltasuna izan ziren mugimenduaren ezaugarri, batzuen iritziz mugimenduaren zabalkuntza eta arrakasta eragozten zuena, baina besteentzat mugimenduaren oinarrizko izaera demokratikoa adierazten zuena. Protesten [[koordinazio (argipena)|koordinazio]] eza agerian geratu zen batzuetan; adibidez, maiatzaren 30ean pertsona bakoitzak bere banku kontutik 155€ ateratzeko deia zabaldu zen sarean, ''Democracia Real Ya'' taldeak ekimen horrekin bat ez zetorrela adierazi arren.<ref>{{es}} [http://www.expansion.com/2011/05/26/economia/politica/1306418750.html Democracia Real Ya se desvincula de la iniciativa de retirar fondos del banco], ''www.expansion.com'', 2011-05-26.</ref>
 
Espazio politiko bat osatzeaz gainera, kanpaldietan bildutakoek [[autogestio]]rako ahalmen handia erakutsi zuten kanpaldietan parte hartu zutenek, batzuetan milaka herritarri harrera eta zerbitzuak eskaini behar izan arren. Funtsean,Madrilgo boluntarioekPuerta del Sol gunean eguzki energia baliatzen zen eta lorategiak baratze bilakatu ziren. Boluntarioek osatutako batzorde zenbait eratu ziren kanpaldi bakoitzean: hala nola, komunikazioa (hedabideekin harremanak antolatzeko), hedapena (mugimendua zabaltzeko), garbiketa, azpiegiturak, elikadura eta begirunea (gatazkak konpontzeko). Denetariko zerbitzuak (haurtzaindegia, liburutegia) eta [[lantegi]] irekiak (masajeak, dantza...) ere antolatu ziren.
 
Hala ere, kanpaldiek erabaki bateratu eta zehatzak hartu eta mezu argiak zabaltzeko ezintasun handia erakutsi zuten, lidergo eza edota asanblada eta batzordeetan erabakiak erabateko adostasunez hartzea eskatzen zelako. Protesta-kanpaldiak M15 mugimenduaren baitan kokatzen baziren ere, kanpaldi bakoitzaren autonomiak mugimenduaren batasuna eragozten zuen. Mugimenduaren ''hiperaktibitatea'' parte hartzaileek aurkezten zituzten ideia eta ekimen kopuru itzelari aurre egin ezina ere aipatu ziren<ref>{{es}} [http://www.elcorreoweb.es/sevilla/124643/15m/movimiento/hiperactivo 15-M, un movimiento hiperactivo], ''www.elcorreoweb.es'', 2011-06-12.</ref>. Hala ere, kanpaldiek internet zuten presentzia bateratzea lortu zen, ''Tomalaplaza'' izeneko webgune bateratuen bitartez<ref>{{es}} [http://tomalaplaza.net/ tomalaplaza.net].</ref>. Mugimenduaren sorreran zegoen ''Democracia Real Ya'' taldea kanpaldien alde agertzen bazen ere, ez zituen zuzenean antolatu eta sustatu<ref>{{es}} [http://www.publico.es/espana/379185/democracia-real-ya-y-movimiento-15-m-diferentes-pero-hermanos Democracia Real Ya y Movimiento 15-M, diferentes pero "hermanos" ], ''www.publico.es'', 2011-05-30.</ref> eta azkenean protesta eta mobilizazio deialdiak batez ere kanpaldietako asanbladek bereganatu zituzten.