M-15 mugimendua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
134. lerroa:
Hala ere, kanpaldiek erabaki bateratu eta zehatzak hartu eta mezu argiak zabaltzeko ezintasun handia erakutsi zuten, lidergo eza edota asanblada eta batzordeetan erabakiak erabateko adostasunez hartzea eskatzen zelako. Protesta-kanpaldiak M15 mugimenduaren baitan kokatzen baziren ere, kanpaldi bakoitzaren autonomiak mugimenduaren batasuna eragozten zuen. Mugimenduaren ''hiperaktibitatea'' parte hartzaileek aurkezten zituzten ideia eta ekimen kopuru itzelari aurre egin ezina ere aipatu ziren<ref>{{es}} [http://www.elcorreoweb.es/sevilla/124643/15m/movimiento/hiperactivo 15-M, un movimiento hiperactivo], ''www.elcorreoweb.es'', 2011-06-12.</ref>. Hala ere, kanpaldiek internet zuten presentzia bateratzea lortu zen, ''Tomalaplaza'' izeneko webgune bateratuen bitartez<ref>{{es}} [http://tomalaplaza.net/ tomalaplaza.net].</ref>. Mugimenduaren sorreran zegoen ''Democracia Real Ya'' taldea kanpaldien alde agertzen bazen ere, ez zituen zuzenean antolatu eta sustatu<ref>{{es}} [http://www.publico.es/espana/379185/democracia-real-ya-y-movimiento-15-m-diferentes-pero-hermanos Democracia Real Ya y Movimiento 15-M, diferentes pero "hermanos" ], ''www.publico.es'', 2011-05-30.</ref> eta azkenean protesta eta mobilizazio deialdiak batez ere kanpaldietako asanbladek bereganatu zituzten.
 
Asanbladetan hartutako erabakien zilegitasuna ere kritikatu zen zenbaiten aldetik, bertaratutakoek soilik eman baitzezaketen botoa eta hori ere eskua altxatuz egiten baitzen. Kritika hau eskuineko sektoreen aldetik erabili zen, benetako demokrazia hauteskundeetako emaitzetan zegoela baieztatuz. Asanbladetatik, ordea, [[karisma]], [[lidergo]] edo bestelako botere-erak gainditzeko ahaleginak egin ziren, eztabaidak bultzatuz, erabakiak hartzeko ahalik eta adostasun handiena bilatuz.<ref>{{es}} [http://www.diagonalperiodico.net/Las-asambleas-masivas-pueden-ser.html ¿Las asambleas masivas pueden ser inteligentes?], ''www.diagonalperiodico.net'', 2011-06-13.</ref> Genero berdintasunezko joakbideak ere funtsezkoak izan ziren mugimedjuan zehar eta asanbladetan maiz zabaltzen zen [[sexismo]]rik gabeko hizkuntza erabiltzeko (gaztelaniaz, ''todas y todos'' eta ''personas'' esamoldeak erabiliz, adibidez).
 
=== Indarkeria-eza eta protesta bideak ===