Juan Carlos Pérez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Biografia: barne lotura zuzenketa: Flannery eta bere astakiloak
24. lerroa:
Juan Carlos Perez (Mutriku, Gipuzkoa, 1958) oso gazterik murgildu zen musikaren sorkuntzan. Solfeo, gitarra eta klarineteko oinarrizko ikasketak egin zituen Mutrikuko Udal Musika Eskolan, eta, hamasei urte zituela, Indar Trabes plaza taldea sortu zuen, Mutriku eta Ondarroako beste lau lagunekin. Indar Trabes Itoiz bilakatu zen 1978an, eta zazpi disko kaleratu zituen hurrengo hamarkadan; euskal musikaren erreferentziazko talde bihurtu zuten disko horiek.
 
Itoizen garaian, 1984an, hasi zen Juan Carlos Perez bestelako sorkuntza lanak egiten, pianoa ikastearekin batera. Telebistarako (TVE eta ETB) sintoniak sortzen hasi zen, La aventura humana, Los tres anillos, La puerta abierta, Dr. Livingstone... supongo eta beste zenbait saiotarako, hain zuzen ere. Lan hori [[Bitacora cahiera]] ([[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]], 2002) diskoan bildu zuen. Halaber, Bernardo Atxaga idazleak asmatutako istorio baten gainean ETBk ekoitzitako [[Flannery etabereeta astokiloakbere astakiloak]] (1986) marrazki bizidunetako sailari musika jarri zion.
 
Itoizen desagerpenak, 1988an, diskoak eta kontzertuak egiteko zurrunbilotik askatu zuen Perez, eta Bilboko Kontserbatorioan solfeo, piano eta estetika ikasketak egiteko baliatu zuen aukera. Adierazpide berriak ikertzeari ekin zion, gaur egungo musikako sorkuntzari lotutakoak batez ere. Arkatza eta borragoma hartu, eta musika idazten hasi zen. Bakarkako lanera lotu zen. Hala ere, ez du pop musika erabat baztertu, baizik eta sorkuntzaren beste alderdi horrekin tartekatu du azken hogei urteetan. Hala, JC Perez izenarekin hiru disko plazaratu ditu: [[Atlantic River]] ([[Elkar]], 1994) -Itoiz desegin eta gero gitarraren ordez pianoarekin eta partitura baten gainean konposatzeak bere kantugintzara ekarritako aldaketen lekuko garden eta ederra-, [[Hau berua]] (Elkar, 1996) -Van Morrisonen eta orkestra latindarren soul eta jazz eraginak azaldu zituen lan horretan, eta berau aurkezteko agertokietara itzuli zen talde handi batekin- eta [[Hiriko istorioak]] (Elkar, 2006), Itoizen diskoetatik eta bakarka grabatutakoetatik aukeratutako hainbat kantu eta berri batzuk jazz moldean emanak jasotzen dituen obra. Tartean, [[Maskarada]] antzerki taldearen [[Ikaro]] dantza ikuskizunerako musika sortu zuen, «rock psikodelikoa», Ikaro (Elkar, 2000) diskoan argitaratutakoa.