Ireki menu nagusia

Aldaketak

No change in size, Duela 4 urte
t
→‎Alternatiboa nagusi bihurtuta (1990eko hamarkada): barne lotura zuzenketa: Soundgarden
[[1980ko hamarkada]]ren bukaerako, [[hard rock]]a eta [[glam metal]]a nagusitzen ziren rock irratietan. [[MTV]]ren etorrerak estiloa edukia baino garrantzitsuago zenaren pertzepzioa ekarri zuen. Horren desatseginez, musikari gazteek [[glam metal]] zein [[arena rock]]aren kontra jo zuten, amorruak eramandako musika sortuz. [[Seattle]] hiria izan zen grunge izeneko estilo honen habia.
 
[[Punk]]a eta [[garage rock]]a eragin handia izan zuten [[Mudhoney]] eta [[Nirvana]] gisako [[grunge]] taldeengan. [[Alice in Chains]] eta [[SoundgardenenSoundgarden]]ganengan, aldiz, aurreko [[heavy metal]]ak eragin zuen. [[Grunge]]a [[Seattle]] inguruetako fenomenoa zen harik eta [[Nirvana]]ren ''[[Nevermind]]'' diskoak sortu zuen lurrikara arte ([[1991]]). Melodikoxeagoa eta ekoizpenaren aldetik osatuagoa, [[Nirvana]] egunetik egunera eta munduan zehar arrakasta bihurtu zen. Haren aldean, gainerako estiloek zaharkituta ziruditen. [[Guns N' Roses|Guns ‘n’ Rosesen]] ''Use Your Illusion I'' eta ''II'' album bikoitzaren ostean ([[1991]]), [[hard rock]] experimentala korronte nagusitik erori zen erabat.
 
Rock zuzenagoaren gogoa betetzerakoan, [[Nirvana]], [[Pearl Jam]], [[Stone Temple Pilots]] edo [[Soundgarden]] gisako taldeei ateak ireki zizkien. [[Pearl Jam]]ek maila handiko arrakasta lortu zuen hasiera-hasieratik. Nolanahi ere, bigarren diskoaren ondoren, muzin egin zioten [[MTV]] eta Ticketmaster konpainiarekin promozionatzeari eta saltzeari.