Champagne-Ardenne: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
32. lerroa:
 
Italiaren eta [[Flandria]]ren arteko bidean egonik, egun oparoak izan zituen Champagnek Erdi Aroan Reims hiriaren inguruan; hango azokek ospe handia hartu zuten Europa osoan, eta XVII. mendetik aurrera ehungintzak (700.000 ardi 1773an) eta metalgintzak (Haute-Marneko fundizioa eta altzairuak, Charlevilleko armak) industria sendo baterako oinarriak ezarri zituzten. Horrez gainera, ustiakuntza txikietan banaturiko mahastiek sortzen zuten ''[[xanpaina (ardoa)|champagne]]'' ardoak guztiz orekatzen zuen lurraldeko ekonomia. Ehungintzaren krisiak, industria-iraultzak eta gerrek aukerarik gabe utzi zituzten herritarrak, eta jende askok alde egin zuen Champagnetik (1.266.000 biztanle 1884an eta 1.049.000 biztanle 1946an). 1968an (1.279.000 biztanle), Champagneko ekonomia bizkortzen hasi zen industriagune nagusien inguruan ([[Meuse]] ibarra, Reims, Épernay, Châlons, Troyes, Marne ibaiaren goiko arroa), eta biztanle-kopuruak ere gora egin zuen. Reims da Champagne-Ardennesko ekonomia-hiriburua. Nekazaritza eta abere-hazkuntza gero eta gehiago nagusitzen ari dira. Ardogintzak ere gorakada nabarmena izan du: 19.400 ha (% 86 ardogile txikien eskuetan, eta gainerakoa Reims eta Épernayko etxe handienetan); 122.172.000 botila ''champagne'' 1975. urtean.
 
==Jende ezaguna==
* [[Nicolas Appert]] ([[1749]]-[[1841]]), asmatzailea.
 
== Erreferentziak ==