Histograma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Dentsitate-histogramak eta probabilitate-banaketak: barne lotura zuzenketa: banaketa normal
326. lerroa:
Dentsitate-histograma [[probabilitate banaketa]] jarraitu jakin batekin alderatu ahal izateko erabiltzen da, bi kasuetan azpiko azalera 1 izateaz gainera, tarte bateko probabilitatea azpiko azalerak ematen baitu. Dentsitate-histogramak probabilitate-banaketa jarraitzen badu, probabilitate-banaketa datuen eredu moduan baliatu ahal izango da. Horretaz gainera, dentsitate-histogramak [[dentsitate-zenbatespen]] moduan ere erabil daitezke; hain zuzen ere, histogramaren definizio matematikoa dentsitate-zenbatespenerako erabiltzen diren [[kernel-funtzio]] mota sinple bat besterik ez da.<ref name=porter/> Beste kernel-funtzioetan oinarrituta egindako dentsitate-zenbatespenak, finean datuak ''itxuratu'' edo ''leundu'' egiten dituztenak, histogramaren aukera hobe moduan ere erabiltzen dira.
 
[[File:Dentsitate histograma 0001.png|thumb|center|700px|Dentsitate-histograma eta datuetatik zenbatetsitako [[banaketa normalanormal]]a (ezker aldean); ez dirudi banaketa normala doi egokitzen denik datuetara. Histograma bera dentsitate-zenbatespen sinple bat izanik ere, datuetatik egindako [[dentsitate-zenbatespen]] zorrotzago batek (eskuin aldean), jatorriko datuak kontuan hartuz burututuakoa, datuak banaketa [[moda (estatistika)|bimodal]] batetik eratorriak direla adierazten du; tarte kopuru txikiegia izan daiteke histograman ezaugarri hori ez azaltzearen arrazoia.]]
 
== Maiztasun-poligonoak ==