«Estatistika»: berrikuspenen arteko aldeak

t
→‎Estatistika ofiziala: barne lotura zuzenketa: langabezi
t (→‎Estatistikaren metodologia: barne lotura zuzenketa: laginketa (estatitika))
t (→‎Estatistika ofiziala: barne lotura zuzenketa: langabezi)
Estatistikaren zeregina ere bada [[estatu]] bateko informazio ekonomiko, administratibo, [[demografia|demografiko]] eta [[ingurumen]]ari buruzkoa, ''estatistikak'' alegia, jaso eta hedatzea. Horretarako, gobernuek [[estatistika ofizial|estatistika-erakunde ofizialak]] kudeatzen dituzte, udal eta beste gobernu erakundeek ere euren estatistika-datuak plazaratzen dituzten arren. Nazioarteko erakundeek ere estatistiken hornitzaile nabarmenak dira. Informazio horren hartzaileak hiritarrak, euren informazio-eskubidea bermatuz, enpresak eta beste erakundeak, erabakiak hartzeko oinarri moduan, eta ikertzaileak dira. Historian zehar, [[zentsu (estatistika)|zentsuak]] eta [[errolda]]k izan dira informazio hori biltzeko tresnak; egun [[laginketa]]ren bitartez herri, eskualde nahiz herrialde bateko informazio fidagarria osatzen da. Horretaz gainera, estatistika ofizialaren jarduerak zenbait printzipio jarraitu behar ditu, hala nola pertsonen datuen [[konfidentzialtasun]]a atxikitzea; herrialde ezberdinetako alderagarriak izan daitezen, datuak nazioartean adostutako irizpide komunei jarraiki bildu eta plazaratzea eta datu bilketa eta estatistiken eraketa onartutako irizpide zientifikoetan oinarrituta burutzea, edonolako manipulazio politiko baztertuz<ref>{{en}} [http://unstats.un.org/unsd/methods/statorg/FP-English.htm Fundamental Principles of Official Statistics], ''United Nations Statistics Division'', 2012-02-21ean kontsultatua.</ref>.
 
Estatistika ofizialek honako hauek hartzen dituzte, besteak beste, bere baitan: biztanleria datuak (herri, sexu eta adinaren arabera), bizi-itxaropenak, [[Barne produktu gordin|BPG]] hazkundea, [[lanagabezialangabezia]]ri buruzko datuak, ekoizpen eta prezioen bilakaerari buruzko datuak ([[Kontsumorako Prezioen Indizea]], kasu) sektore ekonomikoaren eta produktu motaren arabera, enpresa-kopuruak eta horien tamaina sektorearen arabera, osasun arloko estatistikak (heriotza-adinak, gaixotasunen prebalentzia) eta hezkuntzari buruzko datuak (maila eta ikastegi-motaren arabera).
 
:::::::::::'''Estatistika erakunde ofizial zenbait'''