Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
→‎Estatistikaren metodologia: barne lotura zuzenketa: laginketa (estatitika)
[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 183-C1228-0015-001, Berlin, Volkszählung.jpg|thumb|right|250px|Estatistikan, [[datu (argipena)|datuak]] jasotzeko ohiko metodo bat [[inkesta]] da ''(irudian)''. Jasotako datuak populazio osoaren adierazgarri izan daitezen, inkestarako aukeratzen diren pertsonak, [[lagin (estatistika)|lagina]] osatzen dutenak hain zuzen, [[zori]]z aukeratu behar dira.]]
Estatistika ikerketa bat [[populazio (estatistika)|populazio]] bat eta bertan jasoko diren [[aldagai (argipena)|aldagaiak]] zehatz definituz abiatzen da, ikergai den eremua zehaztuko dutena. Erabili beharreko estatistika teknikak zehazterakoan, aldagaiak [[aldagai kuantitatibo|kuantitatiboak]] edo [[aldagai kualitatibo|kualitatiboak]] diren hartu behar da kontuan. Populazio horren gainean datuak jasotzerakoan bi prozedura izaten dira aukeran: [[zentsu (estatistika)|zentsua]], non populazioko elementu guztien datuak biltzen diren; eta [[laginketa (estatistika)|laginketa]], non populazioko elementu batzuk soilik jasotzen diren, [[lagin (estatistika)|lagin]] bat osatzeko. Datuek populazio bateko lagina osatzen dutenean, lagina populazioaren adierazgarria izan dadila saiatu behar da; horretarako lagina osatzen duten elementuak [[zori]]z aukeratu behar dira, ikerketan izan daitezkeen alborapenak baztertuz. Datuak [[saiakuntza]]z nahiz behaketaz ([[inkesta]] bat burutuz, adibidez) jaso daitezke. Saiakuntzaren kasuan, aldagaiak eta [[behaketa-errore|errore esperimentala]] kontrolatzeko teknika estatistiko bereziak daude; behaketazko ikerketetan, berriz, inkesta eta datu-bilketa zorrotz diseinatu eta planifikatu behar dira, datu bilketak zenbatespen estatistikoetan [[alborapen (estatistika)|alborapenik]] ez sorrarazteko. Adibidez, etxez etxeko inkestak egiten badira etxe bakoitzean bizi den pertsona kopuruaz galdezka, pertsona asko bizi diren etxeetan atea zabaltzeko probabilitatea handiagoa da eta txikiagoa pertsona bakarra bizi den etxeetan; erantzunik jaso ez den etxeak baztertzen badira, etxeko pertsona kopurua gehiegiz zenbatesteko joera izango da.
 
Nolanahi ere, datu bilketa [[zeharkako datu]]ak (une jakin batean multzo bateko elementuen gainean datuak jasotzen direnean) nahiz [[luzetarako datuak]] (elementu berdinen gainean, datuak denboran zehar jasotzen direnean) osatuz egin daiteke; sailkapen horrek ere teknika estatistiko bereiziak ekartzen ditu. Beste irizpide baten arabera, azterketa estatistiko baterako hartzen diren datuak lehen mailakoak (estatistikaren erabiltzaileak berariaz jaso dituenak) nahiz bigarren mailakoak (beste ikerketa batean jasotakoak) izan daitezke: lehen mailako datuak ikertzaileak zehazturiko helburuei jarraiki jasotzen diren bitartean, bigarren mailako datuetara eta horiek jasotzeko erabili den metodologiara moldatu beharra dago, estatistikaren erabiltzailearen zeregina kondizionatuz horrela<ref>{{en}} {{Erreferentzia