Ekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Sistema ekonomikoak: barne lotura zuzenketa: esklabotza
57. lerroa:
[[Sistema ekonomiko]]a ekonomia bat eratu eta antolatzeko modua da. Anitz dira historian zehar gauzatu eta teorian planteatu diren sistema ekonomikoak. Egun munduko sistema ekonomiko nagusia [[kapitalismo]]a da, non ekoizpen bitartekoak jabego pribatuak kontrolatzen dituen. Kapitalismoan ekoizpen bitartekoak [[merkatu]] batean trukatzen dira eta etekinak ekoizpen bitartekoen jabeen esku geratzen dira, langileei soldatak ordaindu ondoren. Kapitalismoan helburua etekinak maximotzea da, merkatua nagusia den erabateko konkurrentzia inguru batean. Beste muturrean, [[ekonomia sozialista|sistema ekonomiko sozialista]] dago, non ekoizpen bitartekoak langileek beraiek kontrolatzen dituzten, etekinen banaketan kapitalismoan baino berdintasun handiagoa lortzearren. Tartean, [[sistema ekonomiko misto]]ak daude non estatuaren parte hartzea onartzen den ekoizpen bitartekoen jabegoan zein merkatuen erregulazioan. Egun, ekonomia guztiek jasotzen dute estatuaren esku sartzea neurri handiago edo txikiago batean. Adibidez, [[neoliberalismo]]ak estatuaren esku sartzea onartu baina minimotu nahi duen sistema bat da; [[sozialdemokrazia]]k, berriz, estatuaren merkatuetan parte hartze eta kontrol handiagoa defenditzen du, merkatuaren kalteak ekidin eta herritarrenganako babesa argudiatuz. Nolanahi ere, sistema ekonomikoak eduki beharko lituzkeen ezaugarriak eztabaida [[politika|politiko]] biziak sortarazten dituen gai bat dira<ref>{{es}} Irvin B. Tucker: [http://books.google.es/books?id=swpUUjFk640C&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false ''Fundamentos de economía''], 495-503 orrialdeak.</ref>.
 
Sistema ekonomikoek beste ezaugarri batzuk ere bil ditzakete, hala nola [[autarkia (argipena)|autarkia]] edo ekonomia itxia, [[protekzionismo]]a edo estatuak bertako ekoizleek kanpoko ekonomien eraginez jasandako kalteak ekiditeko politika eta [[ekonomia informal|azpiko ekonomia]] edo inongo kontrolik gabeko ekonomia. [[Historia]]n zehar gainera egun ia indarrean ez dauden sistema ekonomikoak izan dira, [[esklabismoesklabotza]]a eta [[feudalismo]]a esaterako.
 
== Geografia ekonomikoa ==