«Energia berriztagarri»: berrikuspenen arteko aldeak

t
→‎Eboluzio historikoa: barne lotura zuzenketa: lurrun-makina
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (→‎Eboluzio historikoa: barne lotura zuzenketa: lurrun-makina)
Energia berriztagarria gizakiak duela milaka urtetatik hona erabilitako energia mota garrantzitsua da. Bela nabigazioa, [[haize]] edo [[ur]] errotak eta [[eguzki-energia]] aprobetxatzeko sortu diren eraikuntza espezifikoak horren adibide dira.
 
[[James Watt]]-en [[baporezko lurrun-makina]]ren asmakuntzarekin, energia aprobetxatzeko baliabide hauek alde batera utzi ziren denboran ezegonkorrak eta alditsuak kontsideratzeagatik. Hori dela eta, [[motor]]e termikoak eta elektrikoak gehiago erabiltzen hasi ziren. Denbora horietan, kontsumo txikia zegoenez, ez zen pentsatu ere egin energia iturri horiek agortu edo ingurumen arazoak sortu ahal zituztela.
 
[[1970eko hamarkada]]ren inguruan, energia berriztagarriak energia tradizionaletarako alternatiba bat kontsideratu ziren, erregai fosilak ez bezala ( milioi urte behar dituztela sortzeko) energia berriztagarriak baliagarritasun handia zutelako eta ingurugiroan eragin txikiagoa zutelako. Hori guztia dela eta, energia berriztagarriak, '''energia alternatiboaren''' izena hartu zuten. Gaur egun hauetako energia asko errealitate bat dira eta ez alternatiba bat, beraz energia alternatiboen izena ez zen erabili beharko.