Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
barne lotura zuzenketa: Sin-Itiro Tomonaga
[[Fitxategi:Richard Feynman ID badge.png|thumb|150px|Richard Feynman]]
'''Richard Phillips Feynman''' ([[New York]], [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]], [[1918]]ko [[maiatzaren 11]] - [[Los Angeles]], [[Kalifornia]], Estatu Batuak, [[1988]]ko [[otsailaren 15]]a) XX. mendeko estatubatuar fisikaririk garrantzitsuenetariko bat izan zen. Elektrodinamika kuantikoaren eremuko bere lanagatik [[Fisikako Nobel Saria|Fisikako Nobel saria]] jaso zuen [[1965]]ean [[Julian Seymour Schwinger|Julian Schwingerrekin]] eta [[Sin-IchiroItiro Tomonaga]]rekin batera. Partikula azpiatomikoen jokaera azaltzeko balio zuten lanabes piktoriko batzuk jorratu zituen, gerora ''Feynamen diagrama'' izenaz ezagutuko zirenak. Gaztaroan [[bonba nuklear|bonba atomikoaren]] garapenean lan egin zuen Manhattan proiektuan, eta Challenger espazio-ontziaren hondamendia balioztatu zuen ikertzaile taldean ere ibili zen.
 
Fisikari egin zizkion ekarpenen artean nanoteknologiaren lehen garapenei eta konputazio kuantikoari buruzko lehen lanak nabarmentzen dira. Nahiz eta Feynmanen ekarpenak fisikaren barruan asko diren, argitaratu zituen ikerketa artikuluak 37 baizik ez ziren izan. [[Kalifornia]]ko Caltech unibertsitatean fisika teorikoko Richard Chace Tolman katedra lortu zuen. Feynman bere liburu eta eskoletan fisika errazten eta jendartean zabaltzen saiatu zen, batez ere [[1959]]an nanoteknologiari buruz emandako konferentzian, ''There's Plenty of Room at the Bottom'' («Azpioaldean bada nahikoa leku») edota bere ''The Feynman Lectures on Physics'' («Feynmanen fisikari buruzko konferentziak»), fisikaren arloan irakurketa klasiko bilakatu den hiru bolumeneko liburua.