Patrice Lumumba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
 
Kongoko mugimendu [[nazionalismo|nazionalistako]] buruzagia zen; alderdi hori izan zen garaile 1960ko hauteskundeetan ([[burujabetza|burujabetasuna]] eskuratu zuten urtea). [[Lehen ministro]] izendatu zuten, urte berean arerio zuen [[Kasavubu]]k errepublikako aginpidea eskuratu zuen arte. Barne arazoen eta [[Katanga]]ko lurraldearen bereizte nahien aurrean, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunari]] laguntza eskatu zion. Kasavubuk kargutik eraitsi eta [[Mobutu Sese Seko]] koronelak atxilo hartu zuen (1960ko abenduan). Albiste ofizialaren arabera, Katangara erbesteratu eta ihes egin nahian hil zen.
 
== Gizon zuria, gizon beltza ==
 
Lumunbarena da behean idatzita dagoen [[hitzaldi]]a. Kongo estatu askearen lehenengo hitzaldia izan zen. Independentziaren [[ospakizun]]etan, kolonialismoaren aurkako idei irmoak bota zituen Patricek.
 
Kongoko lehen [[lehendakari]]a izan zen Lumunbak, independentziaren ospakizun ofizialean esan zuen behean idatzita dagoena. Palais de la Nationen eman zuen, Léopoldvillen (gaur egun [[Kinshasa). Ospakizuna, Belgiarren agintaldiaren amaiera baketsuarekin harremana izan nahi zuen. Izan ere, bertan zeuden Belgiako eta Kongo askearen hainbeste agintari [[Baudouin]] errege Belgiarra barne.
 
Lumumbaren hitzaldia, [[irrati]]an mundu osoan entzun zena, kolonianismoaren aurkakoa izan zen eta Belgiarrek eta batez ere Belgikako erregeak, bere aurkako hitzaldi bat zela sentitu zuten. Kongoko herritarrek ondo hartu zuten baina gainerako herrialdeen iritziz, behar ez zen hitzaldia zen, izan ere independentziaren ospakizuna "ilundu" baitzuen. Izatez, ia-ia Belgika eta Kongoren arteako arazo [[diplomatiko]] baten iturria bihurtu zen.
 
≪Laurogei urte egin ditugu erregimen [[kolonia]]listan, gure zauriak ondo sendatu gabe daude eta mingarriak dira oraindik ahaztu ahal izateko.
 
Lan nekagarria ezagutu dugu, gosea kentzeko lain ematen ez zuen soldatekin ordaindua, ez jantzi ez behar den moduan bizi ahal izateko, ezta gure seme-alabek ikasteko (...). Barreak eta [[irain]]ak ezagutu ditugu, beltzak garelako jasan behar genituenak. Nork ahaztuko luke beltzari "hi" esaten zaiola, ez laguna delako, "zu" ohoragarria zurientzat gordetzen delako baino?(...).
 
Indartsuenaren [[eskubide]]ak baino aitortzen ez dituzten ustezko testu legalen aitzakian gure lurrak zapaltzea jasan behar izan dutu (...).
 
Beltzarentzat eta zuriarentzat [[lege]]a inoiz berdina ez izatea pairatu dugu, doilor eta zitala batzuentzat eta erosotasun emailea besteentzat (...).
 
Iritzi politiko edo [[erlijio]] sinesmenengatik baztertutakoen sufrimendu bortitzak ezagutu ditugu: geure herrian bertan [[erbeste]]ratuak, gure zoria heriotza bera baino txarragoa zen.≫
 
Patrice Lumunba, 1960ko ekainaren 30eko hitzaldia.
 
== Erreferentziak ==