Lau denborako motor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
→‎Zikloa urratsez-urrats: barne lotura zuzenketa: diesel-motor
10. lerroa:
Lau denborako motor baten ziklo oso bat honako urratsez osatzen da:
 
# '''Lehen denbora edo sarrera:''' pistoiaren beherakada aldi honetan [[eragindako pizte motorrak|eragindako piztea duten motorrek]] erregai/aire nahasketa xurgatzen dute, aldiz [[diesel motorra-motor|konpresio bidezko motorra edo diesel motorretan]] airea xurgatzen da. Ihes-balbula itxia mantentzen da, bitartean sarrerakoa irekia dago. Lehen aldi honetan [[birabarki]]ak 180º-ko bira ematen du eta ardatz espekadunak berriz 90º-koa, sarrera-balbula irekia dago eta bere ibilbidea beheranzkoa da.
# '''Bigarren denbora edo konpresioa:''' Bere ibilbidearen behe-beheko mailara ailegatzean, sarrera-balbula itxi egiten da, eta pistoiaren gorakadaren ondorioz ganberan dagoen gasa konprimitu egiten da. Bigarren denbora honetan birabarkiak 360º-ko bira ematen du eta ardatz espekadunak berriz 180º-koa, gainera bi balbulak itxiak daude eta bere ibilbidea goranzkoa da.
# '''Hirugarren denbora edo leherketa:''' Pistoiaren goi-goiko mailara iristean jada gasak gorengo presioa du. Eragindako piztea duten motorretan [[bujia]]n txinparta gauzatzen da, honek nahasketaren su hartzea gauzatzen du, aldiz, diesel motorretan nahasketa xiringa bidez txertatu eta presioaren eta zilindroaren barneko tenperaturen ondorioz nahasketa bere kaxaz su hartzen du. Bi kasuetan, behin erretzea hasi ondoren, hau modu azkarrean areagotu eta zilindro barneko tenperatura handitzen da, ondorioz pistoia bultzatzen duten gasak hedatu egiten dira. Hau da lana lortzen den aldi bakarra. Denbora honetan birabarkiak 180º-ko bira ematen du, ardatz espekadunak berriz 90º-koa, bi balbulak itxiak daude eta bere ibilbidea beheranzkoa da.