Lisogenia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
11. lerroa:
* ''[[Vibrio cholerae]]'' bakterioarena, [[kolera]]ren eragilearena. Bakteriofagorik gabeko bakterioak ez dira patogenoak, baina egoera lisogenikoan daudenak (fago baten eramaileak) patogenoak bihurtzen dira, kolera eraginez.
 
* ''[[Corynebacterium diphteriae]]''-ren toxinarena. Bakterio horren toxina [[difteria]]ren sintomak eragiten ditu. Profago bat eramaten duten bakterioek besterik ez dute toxina hori ekoizten (fago horren genoma toxinaren ekoizpena kodetzen baitu).
 
* ''[[Escherichia coli]]''-ren bakterioarena. Profagoa eramaten duten andui lisogenikoak patogenoak dira, E. coli enterohemorragiko deritzonak. Bakteriofagorik gabekoek, berriz, ez dute kalterik eragiten.
 
Lisogenia oso hedatuta dagoen prozesua da, [[bakterio]] askotan aurkitu baitira andui lisogenikoak (''[[Pseudomonas]]'' generoak, esaterako, profago batekin du andui guztien %90a). [[Eukarioto]]etan ez dago lisogeniarik, baina antzeko fenomenoa agertzen da [[tumore]]ak eragiten dituzten birusen eta zelula eukariotoen arteko interakzioan.