Streptococcus pneumoniae: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Objektu zuzenari absolutibo mugatu singularraren marka ipini.
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{taxotaula automatikoa}}
'''Streptococcus pneumoniae''' [[bakterio]] Gram positiboa da, '''pneumokoko''' izenarekin ere ezagutzen dena. Estreptokoko patogenoen Viridans taldean sailkatzen da. Ez du kate luzerik osatzen, bakterio-bikoteak baizik (diplokokoak), eta [[globulu gorri|eritrozitoen]] hemolisi partziala eragiten du.
 
Ez da mugikorra. Mikroaerofiloa da, eta [[katalasa]] (-) eta [[oxidasa]] (-) ere.
 
Bakterio honek infekzio asko sor dezake gizakiarengan: [[pneumonia]] eta [[meningitis|meningitisa]], gehienbat, baina baita [[sinusitis|sinusitisa]], [[peritonitis|peritonitisa]] eta [[otitis]]<nowiki/>a ere. Mikrobio ahula da, aske bizi ezin duena, bizkarroi-bizitzera derrigorrez moldatua.
9 ⟶ 11 lerroa:
 
Pneumokokoaren aurka [[penizilina]] da antibiotiko erabiliena. Zoritxarrez, azken urteetan andui [[Antibiotikoekiko erresistentzia|erresistenteak]] agertu dira, [[kloranfenikol]] ala [[bankomizina]]rekin tratatu behar direnak.
 
Mikrobio honek garrantzia handia izan du [[biologia molekularra]]ren garapenean. Izan ere, 1928an [[Frederick Griffith]] mikrobiologoak [[Transformazioa (genetika)|transformazio]] genetikoa aurkitu zuen mikrobio honekin lanean ari zela ([[Griffithen esperimentua]]), eta [[Avery, Mc Leod eta Mc Cartyren esperimentua|Avery-k, Mc Leod-ek eta Mc Carty-k]] 1944an frogatu zuten, bakterio horren material genetikoa erabiliz, [[ADN]]a zela Griffithen "printzipio eraldatzailea"
 
{{commonskat}}