Konstantinoplaren erorialdia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
49. lerroa:
 
== Prestakuntzak ==
1451n [[Mehmed II.a]]<nowiki/>k  bere aitari agintean jarraitu zionean, guztiak bat zetozen 19 urteko gaztea gobernatzeko ezgai zelakozen iritziarekin; eta ez zela [[Balkanak|Balkanetako]] eta [[Egeoko uharteak|Egeoko]] kristauen lurraldeetarako mehatxu handirik. Baikortasun sentimendu hura indartu egin zen Mehmedek laguntasun baieztapenak egin zizkienean bere gortera bidalitako mandatariei. Hala ere, Mehmeden ekintzek ozenago egiten zuten berba, haren hitz leunek baino. 1452. urtearen hastapenean hasi zen bigarren otomadar gotorlekua eraikitzen, hau da, [[Rumeli Hisari]], [[Bosforo|Bosforoko]] itsasertzean. Izan ere, gotorlekua Konstatinoplatik milia batzuk iparraldera eraiki zuten; Europako aldean eta itsasartez beste aldean zegoen Bayezid bere aitonak eraikitako beste gotorlekuaren - [[Anadolu Hisari]]- aurre-aurrean. Gotorleku pare horrek Turkoei erdietsi zien Bosforoko itsas-trafikoaren kontrola, batez ere, iparraldetik zetozen hirirako laguntza oztopatzen zuen. Laguntza hori Itsaso Beltzeko kolonia genoarretatik zetorren.   
 
[[1452]]<nowiki/>ko udan, [[Rumeli Hisari]] gotorlekua bukatu zutenean eta mehatxua guztiz agerikoa zenean, Konstantinok aita sainduari gutun bat idatzi zion eliza bien batuketa agintzen. Batuketa hori, hain zuzen, gorte inperial hotz batek 1452ko abenduaren 12an onartu zuen. Hala ere, Nikolas V.a aita sainduak ez zuen bizantziarrek uste zuten bezainbeste eraginik mendebaldeko errege eta printzeengan. Hauetako askok susmo txarraz begiratzen zioten aita sainduaren kontrolari, eta, gainera, ez zeukaten ahalegina egiteko beharrezkoak ziren baliabideak. Bai [[Frantziako Erresuma|Frantzia]], bai [[Ingalaterrako Erresuma|Ingalaterra]] ahul zeuden amaitzear zegoen ehun urteetako guda  zela eta. [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] errekonkistaren azken aldietan murgilduta zegoen eta Alemaniako printzerriak elkarren aurkako etengabeko borroketan. [[Polonia|Poloniak]] eta [[Hungariako Erresuma|Hungariak]], beste alde batetik, ezin zuten laguntzarik igorri 1444ko Varnan gertatutako porrota zela kausa.