Konstantinoplaren erorialdia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
50. lerroa:
== Prestakuntzak ==
1451n [[Mehmed II.a]]<nowiki/>k  bere aitari agintean jarraitu zionean, guztiak bat zetozen 19 urteko gaztea gobernatzeko ezgai zelako iritziarekin; eta ez zela [[Balkanak|Balkanetako]] eta [[Egeoko uharteak|Egeoko]] kristauen lurraldeetarako mehatxu handirik. Baikortasun sentimendu hura indartu egin zen Mehmedek laguntasun baieztapenak egin zizkienean bere gortera bidalitako mandatariei. Hala ere, Mehmeden ekintzek ozenago egiten zuten berba, haren hitz leunek baino. 1452. urtearen hastapenean hasi zen bigarren otomadar gotorlekua eraikitzen, hau da, [[Rumeli Hisari]], [[Bosforo|Bosforoko]] itsasertzean. Izan ere, gotorlekua Konstatinoplatik milia batzuk iparraldera eraiki zuten; Europako aldean eta itsasartez beste aldean zegoen Bayezid bere aitonak eraikitako beste gotorlekuaren - [[Anadolu Hisari]]- aurre-aurrean. Gotorleku pare horrek Turkoei erdietsi zien Bosforoko itsas-trafikoaren kontrola, batez ere, iparraldetik zetozen hirirako laguntza oztopatzen zuen. Laguntza hori Itsaso Beltzeko kolonia genoarretatik zetorren.   
 
[[1452]]<nowiki/>ko udan, [[Rumeli Hisari]] gotorlekua bukatu zutenean eta mehatxua guztiz agerikoa zenean, Konstantinok aita sainduari gutun bat idatzi zion eliza bien batuketa agintzen. Batuketa hori, hain zuzen, gorte inperial hotz batek 1452ko abenduaren 12an onartu zuen. Hala ere, Nikolas V.a aita sainduak ez zuen bizantziarrek uste zuten bezainbeste eraginik mendebaldeko errege eta printzeengan. Hauetako askok susmo txarraz begiratzen zioten aita sainduaren kontrolari, eta, gainera, ez zeukaten ahalegina egiteko beharrezkoak ziren baliabideak. Bai [[Frantziako Erresuma|Frantzia]], bai [[Ingalaterrako Erresuma|Ingalaterra]] ahul zeuden amaitzear zegoen ehun urteetako guda  zela eta. [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] errekonkistaren azken aldietan murgilduta zegoen eta Alemaniako printzerriak elkarren aurkako etengabeko borroketan. [[Polonia|Poloniak]] eta [[Hungariako Erresuma|Hungariak]], beste alde batetik, ezin zuten laguntzarik igorri 1444ko Varnan gertatutako porrota zela kausa.
Italia iparraldeko merkatal hiri-estatuetatik soldadu batzuk bidali bazituzten ere hirira, laguntza ez zen nahikoa izan otomandarren erasoaldiari aurre egiteko. Hala ere, mendebaldar batzuk bere kabuz joan ziren Konstantinoplara. Hauetako bat [[Giovanni Giustiniani Longo]] izan zen. Bere patrikatik ordaindutako 700 bat gerlarirekin sartu zen hirira 1453ko urtarrilean eta harresiak defendatzen jakintsua zenez, enperadoreak berehala izendatu zuen Teodosiar harresien defentsaren buru.
 
Ia garai berean, [[Urrezko Adarra|Urrezko Adarrean]] zeuden itsasontzien kapitain veneziarrek enperadorearen zerbitzura jarri ziren haien Errepublikaren aginduen aurka; eta Nikolas aita sainduak martxoan abiatu ziren horniduraz beteriko hiru itsasontzi bidali zituen.
 
[[Veneziako Errepublika|Venezian]], bitartean, Konstantinoplara zer laguntza mota bidaliko zuten eztabaidatzen ari ziren. Senatuak, azkenean, itsas armada bat igortzea erabaki zuen, baina atzerapenak egon ziren eta apirilaren amaieran abiatu zenerako, oso berandu izan zen borrokan esku hartzeko. 
 
Bizantziarren morala are gehiago suntsitu zuena hirira Giovanni  heldu zenean zazpi italiar itsasontzien hanka egitea izan zen. Izan ere, itsasontzi horietan hiria defendatzea agindu zuten 700 soldadu zihoazen.    
 
Gurutzatuen erasoak argitara eman zuen hiriko defentsek zuten puntu ahul bat. Hiriaren mendebaldean zeuden harresi boteretsuek inbaditzaile persiar, germaniar, [[abaro]], [[huno]], [[bulgariar]] eta errusiarren erasoak atzera bota zituzten (22 setio orotara) mendeetan zehar, baina kostaldearen inguruan zeuden harresiak, bereziki [[Urrezko Adarra]]ren inguruan (Konstantinopla iparraldean duen Pera herritik banatzen duen [[kanal (argipena)|kanal]] bat) oso hauskor agertu ziren. Hiria berreskuratu ondoren bizantziarrek kostaldeko harresiak eta defentsak itsasontziak portuetara sartzeko irekita egon behar ziren tokietan indartu zituzten. Urrezko Adarreko defentsengatik arduratu beharrik ez zutela izango ziurtatzeko, kanala zeharkatzen zuen burdinazko kate handi eta astun bat eraiki zen, honela, bizantziar guardiaren baimenik gabe handik itsasontzi bakar batek ere pasatzerik izango ez zuelarik.