Afrikar lehoinabar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
15. lerroa:
Harrapakina jauzi batez lepoa helduz hiltzen du, eta sarritan harrapakina hil ostean zuhaitz bateko adarretara igotzen du bertan lasaitasunez jateko, bereziki beraiek baino indartsuagoak diren harrapariak ([[lehoi|lehoiak]]) edota taldetan ibiltzen diren harrapariak ([[Hiena pikart|hienak]] eta txakur basatiak) ekiditzeko.
 
[[Lehoilehoi|Lehoiak]], [[Hiena pikart|hienak]] eta txakur basatiak lehoinabarraren lehiakide sutsuak dira, eta lehoiak izan ezik beste bi lehiakideak hiltzeko gai da, beti ere hiena edo txakur basati bakarti bati buruz ari bagara. Baina hori normalean ez da ematen, bi animali mota horiek taldetan ibiltzen dira eta sarritan lehoinabarrari ehiza lapurtzen diote. Gainera hiena lehoinabarra bezain handia edota handiagoa izan daitekela kontutan hartuz, bi hiena nahiko dira lehoinabar bat bere harrapakinatik urruntzeko, borrokarako arriskuak ekiditzea irtenbiderik onena delakoan bizitza basatian. Borroka batetik zauritua suertatzeak etorkizuneko harrapakinak ehizatzeko gaitasuna murriztuko litzaiokela pentsatzea nahikoa da borroka ahal duen bitartean saiesteko.
 
== Bizi-portaera ==
26. lerroa:
== Iraute egoera ==
Azpiespeziea berez arrisku bizian ez egon arren, badaude azpiespezie honetako barietate batzuk benetan desagertzeko arrisku larrian daudenak. Baita desagertuak suposatzen ziren eta berikusi berri diren barietateak ere. Beraz, barietate batzuk oso hedatuak eta kezka txikian egon arren, azpiespezie berdina osatzen duten beste barietate batzuk arrisku larrian daudenez, azpiespezie bera arrisku larrian dagoela jotzen da arriskuan dauden animalien zerrendaren iritziz.
 
== Erreferentziak ==
http://www.iucnredlist.org/
 
== Kanpo loturak ==
https://www.awf.org/wildlife-conservation/leopard
 
https://www.youtube.com/watch?v=U_bY3JqZPsw