Hiena pikart: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
31. lerroa:
}}
 
'''Hiena pikarta''' (''Crocuta crocuta'') Crocuta genero [[taxon monotipiko|monotipikoko]] [[espezie]] bakarra da. [[Karniboro]] ordenaren barruko [[Hiena|Hyaenidae]] familian sailkatuta dago. Egun [[Afrika]]n baino ez da bizi, non 27.000 eta 47.000 espezimen artean geratzen diradiren, baina [[Pleistozeno]]ren amaieran eta milioi bat urtez [[Europa]]n ere bizi zen (''[[Crocuta crocuta spelaea]]'' azpiespeziea hain zuzen ere).<ref name="varela">{{erreferentzia|egilea= Varela, S., Lobo, J., Rodríguez, J., & Batra, P. |urtea= 2010|url= http://paleobiogeography.org/uploads/assets/1_Varela_et_al_QSR_2010.pdf |izenburua= Were the Late Pleistocene climatic changes responsible for the disappearance of the European spotted hyena populations? Hindcasting a species geographic distribution across time Quaternary Science Reviews|liburukia= 29 |alea=17–18 |orrialdea= 2027–2035 |doi=10.1016/j.quascirev.2010.04.017}}</ref>
 
== Ezaugarriak ==
95-165 zm bitarteko luzeera dute eta animali espezie honetan emeak arrak baino handiago eta indartsuagoak dira. Arrek 45-82 kg bitarteko pisua duten bitartean emeek 50-90 kg-ko pisuetara irits daitezke.
 
Marroi kolorekoak dira eta orban ilunak ditu gorputz osoan zehar, hortik dator bere izena (hiena pikart),
 
Hienen morfologia nahiko arraroa da Afrikako gainontzeko harraparien artean, kanidoen itxura badu ere hyaenidae familia isolatu eta bereziakoak dira, katu handiekin (felidoekin) lotura eztuagoak izanik.
 
Gorputz sendoa dute, lepo luze eta garatuarekin, eta ezaugarri berezi bezala, hienak aurreko hankak atzekoak baino nabarmenki luzeagoak dituzte, korrika egiterakoak itxura arraro xamar bat emanez.
 
Barailak eta haginak zein aurreko haginak oso garatuak dituzte, harrapari guztien artean, haginak garatuen dauzkatenak dira hienak. Ezaugarri berezi honi esker, harrapakin edo gorpuen hezur gogorrenak erraz apurtzeko gai dira. Honi bere sabeleko garratz indartsuak eransten badiogu hienak hezur neketsuenak ere irensteko jaioak direla esan genezake. Harrapakina erabat jaten dute, hezurdura eta guzti.
 
Hiena Jaguarrekin lehiatzen du ugaztunen artean munduko hozkadarik indartsuena duen lehia horretan, ikerketa batzuek alde eta beste batzuek kontrako emaitzak iradokitzen dituztelako. Dena den, azkeneko ikerketek Jaguarraen atzetik hozkada indartsuena duen ugaztuna dela diote, hots, ugaztunen artean munduko bigarrena.
 
== Elikadura ==
Kultura orokorrak sarraskijaletzat jo duen bitartean, egia esan pentsakera okerra da. Hienak oportunistak dira eta aurrean duten guztia jan egingo dute, bai aurretik ehizatuz bai beste harrapariei ehizatutakoa lapurtuz. Egia esan, sarritan lehoiek hienei gehiago lapurtzen diete euren ehiza alderantziz izan baino.
 
Hienak harrapari trebeak dira eta talde antolatuetan ehizatzen dute, talde handi batek bufalo bat hiltzeko heina indarra du eta baita lehoi talde bateri ehiza lapurtzeko indar nahikoa.
 
Hienak harrapakina ehizatzeko lasterketa eta jazarpen edo pertsekuzio luzeak behartzen dituzte harrapakina nekatzeko eta nekea zein eragindako hozkada-zauriekin harrapakina hiltzen dute, hala ere, esan beharra dago hienek ehiza jaten hasten direla hil aurretik. Harrapakina jaten duten bitartean hiltzen da, baina ulertu behar da hienek ez daukatela harrapakin bat hiltzeko ez atzapar zorrotzik ezta gorputz malguarik ere, naturak harrapakinak hozkadez hiltzeko eta azkar jateko egin ditu hienak.
 
Bere harrapakinak intsektuetatik bufaloetaraino doaz.
 
== Egitura soziala ==
Hienak egitura matriarkatu batean bizi dira, non taldeak erregin baten pean antolatzen diren. Talde bakoitzak erregin bat eta printzesa ezberdinez osatua dago. Printzesak erreginaren kumeak dira eta esan beharra dago hienen talde batean, erregina dela kumeak izan ditzakeen kide bakarra. Beraz, erreginaren lana taldea babestu eta antolatzeaz gain, taldea bera belaunaldi berriez handitzea da.
 
== Adimena ==
Hienak oso animali azkarrak eta adimentsuak dira, talde sozial aurreratuetan bizi direla horren adibide da.
 
Adituek elefante, artz, zetazio, erroi eta primaten artean sailkatzen dituzte.
 
Argi dago Afrikako harraparirik azkarrena (adimentsuena) dela.
 
== Erreferentziak ==