Errenteria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Zuzenketa soilik
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
32. lerroa:
Historian zehar Errenteriak izen ugari izan du.<ref>[http://www.ondarea-errenteria.net/euskara/fitxak/errenteria-cast-renteria Herria ezagutzen - Errenteriako Udala] Errenteria</ref>
 
Herria [[1320]]. urtean sortu zen, ''Villa Nueva de Oyarço'' (Oiartzoko Hiri Berria) izenarekin, ''Orereta'' izeneko herrixka zegoen tokian. Orereta horren lehen aztarnak [[1210]]. urtekoak dira. Oiartzo (garai hartako euskaraz, izan ere, ''Oyarço'' izenaren euskal ahoskera ''Oiartzo'' izango zen; gaztelaniak ''tz'' soinurik ez duenez, ''ç'' letraren ordez ''s'' jartzen dute gaur egungo idatzietan, baina ''tz'' digrafoa dagokio euskaraz), herria zegoen bailararen izena zen. Zehazki, [[1214]]an [[Oiartzun]]go haranak forua jaso zuen, ''Oiartzungo Hiri Berriko Kontzejua'' izena hartuta.{{erref behar| data = 2012ko martxoa | arrazoia = Latinezko edo gaztelaniazko jatorrizko foru hartan ageri zen izena aipatzea komeni da, iturriaren erreferentzia osoa emanda.}} Kontzeju horretan [[Elizalde]], [[Altzibar]], [[Iturriotz]] (egungo Oiartzunen) eta '''Orereta''' auzoak zeuden (egungo Errenterian).<ref>[http://www.errenteria.net/eu/html/1/959.shtml Errenteriako Udala - Erdi Aroa, Errenteria, portu eta merkataritza-hiria]</ref>
 
[[Alfontso XI.a Gaztelakoa]]k, 1338an, ''Villa Nueva d'Oyharçu'' (Oihartzuko Hiri Berria) herriari onartu zion Pasaiako portutik garraiatutako salgaien gaineko zenbait zerga ordaintzetik salbuetsita izatea.<ref name=colecciondocumental1237>Miguel Angel CRESPO RICO, José Ramón CRUZ MUNDEZ eta José Manuel GOMEZ LAGO: [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/fuentes/docs32.pdf ''Colección documental del Archivo Municipal de Errenteria (1237-1500)''], Eusko Ikaskuntza, 1991.</ref> 1340an, errege hark berak ''Villa Nueva d'Oyarçun'' (Oiartzungo Hiri Berria) herriaren forua berretsi zuen, eta Pasaiako portutik Errenteriara deskargatutako salgaiek erregeren eskubideak beste zergarik ez ordaintzeko agindu zuen.<ref name=colecciondocumental1237/> Herri horretan erregeari errenta ordaintzen zitzaionez, bada, ''Renteria'' izenaz ere ezaguna zen; izan ere, badira [[1368]]ko dokumentuak, herriari ''Renteria'' deitzen zitzaiola adierazten dutenak.