Tomás Meabe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
7. lerroa:
== Bizitza ==
 
[[Bilbo]]ko familia [[karlismo|karlista]] batean jaio arren eta aita zinegotzi abertzalea izan zen 1899an. Meabe bera ere, Sabino Aranaren jarraitzaileen artean ibili zen gazte-gaztetatik. Haren aginduz hasi zen ideia marxistak aztertzen, harik eta, ideia berrien alderdi humanistarekin liluratuta, Madinabeitia doktorearekin batera, jelkide izateari utzi eta sozialismoa hobetsi zuen arte. 1902an, ''[[La lucha de clases]]'' izeneko astekari sozialistan hasi zen idazten. Handik urte betera zuzendari izatera iritsi zen, eta astekari erdia berak betetzen zuen. Artikulu asko egin zituen, [[ateismo]]aren eta langileen alde. Jarrera hori ikusita, familiak eta inguruneak baztertu egin zuen, eta lehen alderdikide izan zituenekin eztabaida suharrak izan zituen. [[Antiklerikal]]a eta [[antimilitarismo|antimilitarista]] amorratua izan zen Meabe, eta aberri ideiaren erabilera okerraren kontrakoa. 1903an, Erandioko Gazte Sozialisten Batzarra sortu zuen. Hantxe [[Indalecio Prieto]], [[Luis Araquistain]] eta [[Julián Zugazagoitia|Julian Zugazagoitia]] ezagutu zituen. Anitzetan izan zen kartzelan berak idatziriko artikuluetan erregearen eta militarren kontrako iritziak azaltzeagatik, eta 1904an, 8 urteko kartzela zigorra ezarri ziotelarik, Frantziara erbesteratu zen. Hurrengo urtean, Eibarra itzuli eta atzera ipar Euskal Herrira erbesteratu beharrean aurkitu zen. Ondoren, Parisen eta Londresen bizi izan zen, tuberkulosiak jota, itzulpen urri batzuek eta artikuluek uzten zioten diru apurrarekin. Gaixotasuna indartu ahala, erbestean hil nahi ez eta Bilbora itzuli zen, lehenbizi, eta Madrila [[1912]]an [[Julia Iruretagoiena]] [[eibar]]tarrarekin ezkontzeko. Heriotzaren atarian idatzi zuen ''Apuntes de moribundo'' izeneko liburua. Bere idazlanak hil ondoren izan ziren argitaratuak: ''Obras'' (1920); ''Parábolas'' (1925), ''Las fábulas del errabundo'' (1935, ''Alderraiaren alegiak''). 1968an, eta Gabriel Arestiren eskutik, ''14 Alegia'' izeneko liburua argitaratu zuten, euskaraz, gaztelaniaz, galegoz eta katalanez.
 
== Bibliografia ==