«Lourdes Iriondo»: berrikuspenen arteko aldeak

t
→‎Biografia: barne lotura zuzenketa: Herri Irratia
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (→‎Biografia: barne lotura zuzenketa: Herri Irratia)
Izan ere, txikitatik izan zuen musikarekiko zaletasuna; ahots gozoa eta garbia zuen Iriondok, eta familia giroan abesti zaharrak kantatzen zituzten askotan. Urnietako [[txistu]]lari taldean ibili zen, eta Donostiako akademia batean zazpi urtez aritu zen opera eta kantua ikasten. [[1964]]an, aitak oparitutako gitarrarekin hasi zen [[Cecilio Espada]] irakaslearekin eskolak hartzen. Aurretik hasia zen bere kantuak egiten; kutsu erlijiosokoak ziren horietako asko, baita euskara eta euskal kulturaren ingurukoak ere. Abesti gehienak lagunek, tartean Joseba Zugasti Urnietako apaiza, moldatzen edo euskaratzen zizkioten, orduan ez baitzen gai sentitzen euskaraz konposatzeko.
 
Jendaurreko lehen emanaldia [[1964]]an egin zuen, [[Andoain]]en, [[ikastola]]ren alde egin zen kantaldi batean. Arrakasta handia lortuta, [[Tolosa]] eta [[Villabona-Amasa|Villabonan]] abestu zuen gero. [[1965]]ean [[Aizarna]]n egiten zen Gazteriaren Egunean kantatu zuen, eta hor ere arrakasta handia lortu zuen. Berehala, [[Joxemari Iriondo]] kazetari eta lehengusuaren eskutik, [[Loiola (argipena)|Loiolako]] [[Herri Irratia|Herri Irrati]]rako hainbat kantu grabatu zituen, eta horiek emititzen hasi ziren. Entzuleen hainbat kritika jaso zituen arren, besteak beste gitarra espainolarekin euskaraz abesterik ez zegoelako, oso ezagun egin ziren Lourdes Iriondoren ahots eta doinuak. Handik aurrera, Euskal Herriko txoko guztietan ibili zen kantari. [[1965]]ean, berrogei kantaldi inguru eskaini zituen. [[1967]]an, berriz, 170 kantaldi inguru izan ziren. Orduan izan zituen lehen arazoak zentsurarekin. "Ez gaude konforme", "Askatasuna zertarako", "Nire erria" eta gisakoak kantaldietan abesteko baimena jaso behar zuen, eta hainbatetan moldaketak egin.
 
=== Ez Dok Amairu ===