Junts pel Sí: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orria sortu
(Ez dago alderik)

09:56, 21 uztaila 2015ko berrikusketa

Junts pel Sí (JS) (euskaraz: Batera baietzaren alde) 2015eko irailaren 27ko Kataluniako hauteskundeetarako zerrenda bateratu independentista da, Convergència Democràtica de Catalunya (CDC), Esquerra Republicana de Catalunya (ERC), Demòcrates de Catalunya (DC), Moviment d'Esquerres (MES) eta Assemblea Nacional Catalana (ANC), Òmnium Cultural zein Associació de Municipis per la Independència (AMI) erakundeek osatua. Gainera, zerrendak Solidaritat Catalana per la Independència, Reagrupament, Catalunya Acció eta Catalunya Sí erakundeen babesa ere jaso du.

Junts pel Sí
BuruzagiaRaül Romeva, Carme Forcadell, Muriel Casals, Artur Mas, Oriol Junqueras
BozeramaileaRaül Romeva
Sorrera2015eko uztaila
Ideologia politikoakataluniar independentismoa kataluniar abertzaletasuna
Eserlekuak erakundeetanKataluniako Parlamentuan
0 / 135

Koalizioa

Convergència Democràtica de Catalunya (CDC)

Esquerra Republicana de Catalunya (ERC)

Demòcrates de Catalunya (DC)

Moviment d'Esquerres (MES)

Assemblea Nacional Catalana (ANC)

Òmnium Cultural

Associació de Municipis per la Independència (AMI)

Historia

2015eko uztaila erdialdera, CDC eta ERC alderdiek zein Assemblea Nacional Catalana eta Òmnium Cultural erakundeeen arteko negoziaketen emaitza gisa 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara zerrenda bateratu independentista bat akordatu zen. Akordio honetan, bai CDC bai ERC zuzendaritzek hobetsia, zerrendaburuak hiru pertsona independiente izatea erabaki zuten: Raül Romeva, Iniciativa per Catalunya Verds-eko eurodiputatu ohia, Carme Forcadell, ANC-ko presidente ohia eta Muriel Casals, Òmnium-eko presidentea. Artur Mas eta Oriol Junqueras dira zerrendan laugarren eta bostgarrenak, hurrenez hurren. Candidatura d'Unitat Popular (CUP) ere zerrenda berean aurkeztera gobidatu zuten, baina uko egin zion, zerrendaren hasierako helburua aldatu zela argudiatuz.

2015eko uztailaren 20an aurkeztu zen ofizialki Kataluniako Historiaren Museoko terrazan. Egun horretan bertan zerrenda itxiko zuena Pep Guardiola izango zela jakin zen, sinbolikoki soilik, ez hautatua izateako asmoarekin, bere babesa adierazteko baizik.

Zerrendako kideak

Zerrendako lehen bost kideak hauek dira:

  1. Raül Romeva i Rueda, Iniciativa per Catalunya Verdseko eurodiputatu ohia
  2. Carme Forcadell i Lluís, Assemblea Nacional Catalanako presidente ohia
  3. Muriel Casals i Couturier, Òmnium Culturaleko presidentea
  4. Artur Mas i Gavarró, Kataluniako Generalitateko eta Convergència Democràtica de Catalunyako presidentea
  5. Oriol Junqueras i Vies, Esquerra Republicana de Catalunyako presidentea

Zerrenda Pep Guardiolak, FC Barcelonako entrenatzaile ohiak, ixten du sinbolikoki.