Tigre siberiar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Tamaina eta elikadura datuak erantsi dizkiot
8. lerroa:
'''Siberiar tigrea''' (''Panthera tigris altaica'') [[Felidae]] [[familia (biologia)|familiako]] eta [[tigre]] espeziearen azpiespeziea da.
 
Nahiz eta lehen Mendebaldeko eta Erdialdeko [[Asia]] eta ekialdeko [[Errusia]]n zehar bizi, orain ekialdeko [[Siberia]]n dagoen [[Amur]] eta [[Ussuri]] ibaien arteko eskualdean, Errusia eta [[Txinako Herri Errepublika|Txinaren]] arteko mugan —[[Primorieko kraia|Primorieko]] eta [[Jabarovskeko kraia|Jabarovskeko kraietan]], hain zuzen ere— baino ez da bizi, eta babestuta dago han. [[Tigre]]aren zortzi azpiespezietatik, Siberiar tigrea Bengalako tigrearekin batera handiena da, bai eta [[Felidae|felino]] handiena ere: badira 300 [[kilogramo]]ko espezimenak (nahiz eta batezbesteko pisua 220-250 kg izan arretan, 130-160 kg emeetan).

107-120 zm-ko altuerara irits daiteke (Bengalakoa baino 10 zm altuago), eta 200-250 zm-ko luzeera du, luzeera horri 90-100 zm-ko buztana erantsi behar zaio.

Tigre hau beste harrapari handien artean bizi da, otsoak, Amur-eko lehoinabarra (bertako espeziea), jatun eta hartzekin batera besteak beste. Esan beharra dago, bere habitateko superharraparia dela eta lehian dauden beste harrapari horiek ehizatu, hil eta jateko gai dela.

Bere harrapakin nagusien artean tamaina handiko ungulatuak eta zerbidoak daude, esate baterako basuerdeak, oreinak, japoniar sika eta altzeak.

<ref>[http://www.tigers.ca/Tigerworld/W3A5.html Tigers.ca]</ref> [[2009]]an egindako ikerketa genetikoen arabera, desagertua den [[kaspiar tigre]]aren azpiespezie bera da.<ref>Driscoll, Carlos A.; Yamaguchi, Nobuyuki; Bar-Gal, Gila Kahila; Roca, Alfred L.; Luo, Shujin; eta beste ([[2009]]): [http://www.plosone.org/article/info:doi/10.1371/journal.pone.0004125 «Mitochondrial Phylogeography Illuminates the Origin of the Extinct Caspian Tiger and Its Relationship to the Amur Tiger»]. PLoS ONE 4(1): e4125. doi:10.1371/journal.pone.0004125.</ref>
 
== Erreferentziak ==