Grafeno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Aplikazioak
11. lerroa:
 
Grafenoan karbono-karbono loturen luzera gutxi gora-behera 1,42  [[Angstrom|Åekoa]] da. Gainontzeko elementu grafitiko guztien oinarrizko egitura osagaia da, grafitoa, karbonozko [[nanohodi]]ak eta [[fulereno]]ak barne. Egitura hau espazioko bi norantzetan molekula biziki luzetzat ere har daiteke, hau da, grafeno deituriko [[hidrokarburo aromatiko polizikliko]] molekula lau familia baten muturreko kasua izango litzateke.
 
== Aurkikuntza ==
2004an, André Geim eta Konstantin Novoselov, Erresuma Batuko Manchesterko Unibertsitateko bi ikerlari, ohartu ziren grafito-geruzak bereiz zitezkeela metodo erraz eta merke bat erabilita: paper itsasgarria. Itsasgarria behin eta berriz itsatsita eta askatuta lortu zuten grafitoaren geruzak bereiztea, harik eta substratu baten gainean finkatutako atomo-geruza bakar bateko azal bat lortu arte. Mikroskopia-teknika batzuk baliaturik egiaztapen esperimental zehatzak egin ondoren,, aukeraz eta aplikazioz beteriko material berria aurkitu zuten
 
Berehala egiaztatu zuten elektroiak ordura arte inoiz behatu ez bezala higitzen zirela material horretan. Portaera hori ez zen azaltzen modu konbentzional batean, baizik eta energia handiko partikulen fisikatik zuzenean ateratako ekuazioen bidez. Bat-batean, material berri bat aurkitzeaz gain, hura deskribatzeko zientzia ere berria zen. Elektroiak abiadura handian higitzen dira grafenoan, beste materialetan baino azkarrago. Ezaugarri horri esker, bazirudien transistore (gailu elektroniko ororen oinarria, hala nola ordenagailuarena) azkarragoak eta kontsumo txikiagokoak ekoizteko bidea ireki zela.
 
== Aplikazioak ==
Gauza asko egin daitezke grafenoarekin, baina oraindik ere ez dira aplikazio horiek guztiak garatu. Denbora beharko du grafenoak benetan zer ahalmen dituen erakusteko, baina hauek dira horietako batzuk:
 
===Elektronikan aplikazioak===
*'''Abiadura handiko kableak:''' Cambridgeko Unibertsitateko ikasleek grafenoak argi kantitate handia hartu ahal izatea lortu zuten, eta honela abiadura azkarreko zuntz optikoak sor daitezke, elektroiak oso azkar mugitzen direla aprobetxatuz. Honen bidez grafenozko kableak egin ahalko dira, informazioa normalek baino askoz arinago eramateko gai. Hauek telekomunikazio sektorean erabili ahalko dira, sare azkarragoak lortuz, internet eta mugikorren abiadura handituz, planeta osoko komunikazioa hobetuz.
*'''Ukimen pantaila malguak:''' Texaseko eta Hego Koreako zientzialariek, grafenoan elektroiak oso ondo mugitzen direnez, prozesuan ia berotu gabe, grafenozko lamina bat ukipen pantailak egiteko erabil daitekeela aurkitu zuten. Gainera, grafenozko lamina bat guztiz gardena izan ahal da, eta pixelen panel baten gainean arazorik gabe jar daiteke, distira gutxitu gabe. Honetaz gain, lamina hau oso sentikorra da elektrizitatearekiko eta ukitzean oso sentitzeaz gain, oso malgua izan daiteke. Etorkizunean tolestu daitezkeen pantailak egon ahalko lirateke, OLED malgua erabilita.
*'''Argazki kamera askoz sentikorragoak:''' Singapurreko zientzialari batzuek kameretarako grafenozko sentsore bat sortu zuten, egungoak baino askoz ere bereizmen handiagoa eskaintzen duena, argazki hobeak egin ahalko dira, eta gainera energia gutxiago kontsumitzen dute
*'''Prozesagailu hobeak:''' Grafenoa oso gutxi berotzen denez (fenomeno hori Joule efektua deitzen da), prozesagailu azkarragoak (arruntak baino10 aldiz azkarragoak), askoz arinagoak eta eraginkorragoak sor ditzake.
 
===Medikuntzan aplikazioak===
*'''Biomarkagailua:''' Grafenozko sentsore bat gorputzaren egoerari buruzko datu mordoa emateko erabil daiteke, besteak beste, arterietako presioa, odoleko azukre-maila, eta oxido nitriko kantitatea oxigenoan. Azken hau birika-gaixotasunen zein anemiaren seinale da, beraz, horrelako gaixotasunak lehenago identifikatu ahalko dira.
*'''Inplanteak eta protesiak:''' Grafenoa, bere propietate mekaniko, kimiko eta elektronikoei esker, material egokia da inplante eta protesietarako. Alemaniako unibertsitate batean begiko retina artifizial bat sortu dute, nerbio-sistemara ezin hobeto konektatzen dena.
*'''Muskulu bionikoak:''' Grafenoak estimulazio elektriko bat jasanez gero, tentsioa eta uzkurdura kontrola daitezke, muskulu artifizialetarako material egokia eginez. Dagoeneko grafenozko muskulu zein hezur artifizialak egitearekin espekulatzen da, egungo materialek baino propietate egokiagoak ditu eta.
*'''Nerbio-zelulak ordezkatzea:''' Nerbio-zelulek informazioa bulkada elektronikoz transmititzen dute, beraz, grafenoaren eroankortasuna kontuan izanda, nerbio-zirkuituak ordezkatzeko gai izango da.
*'''Minbizi-tratamendua:''' Gaixoarentzat hain gogorra izango ez den tratamendu bat garatzen ari dira, minibizia duten zelulak selektiboki eliminatzean datzana. Gorputzean grafenozko partikula batzuk sartuko dira, kimikoki eraldatuak, minibizia-duten zeleulei itsateko prestatuak. Grafenoak argi infragorria xurgatzeko duen gaitasuna aprobetxatuz, tumorea ezabatzeko erabiltzen den erradiazioak zuzenean zelula gaixoei soilik eragingo die, gorputzeko gainontzeko atalei eragin gabe. Oraindik ez da asko sakondu ikerketa honetan, baina zalantzarik gabe tratamendu erradiologikoak hobetuko lituzke.
 
 
 
 
== Erreferentziak ==