Artzain eleberri: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa:
'''Artzain eleberria''' [[XVI. mende|XVI.]] eta [[XVII. mende]]etako [[literatura genero]]a da. Protagonistak mundu bukoliko batean
== Historia ==
Artzain eleberriaren aurrekariak [[Teokrito]] eta [[Virgilio]]ren [[egloga]]k eta [[Longo]]ren ''Daphnis eta Kloe'' eleberria dira. [[Erdi Aroa]]n [[Giovanni Boccaccio]]k artzain giroko prosazko lan batzuk idatzi zituen, hala nola, ''Ninfale d'Ameto'' eta ''Ninfale Fiesolano'', eta [[Garcilaso de la Vega]]ren eglogetan ere bukolismoaren elementu batzuk daude. Baina, [[Jacopo Sannazaro]] [[napoli]]tarraren ''Arcadia'' ([[1504]]) hartzen da lehenengo artzain eleberritzat. [[1559]]an argitaratu zen [[Jorge de Montemayor]]en '' Los siete libros de la Diana'', gaitzeko arrakasta izan zuena. Alonso Pérezen ''La segunda parte de la Diana'' ([[1564]]) eta [[Gaspar Gil Polo]]ren ''Diana enamorada'' ([[1564]]) eleberriek jarraitu zioten Montemayor-en ildoari. Gaztelaniazko beste bi artzain eleberri garrantzitsu, [[Miguel de Cervantes]]en ''[[Galatea]]'' ([[1585]]) eta [[Lope de Vega]]ren ''La Arcadia'' ([[1599]]) dira<ref name="dialnet">{{erreferentzia|izena= Iñaki |abizena= Aldekoa Beitia |url= http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3402005 |izenburua= Lazarraga,
Errenazimenduko idazle |bilduma= Sancho el Sabio: Revista de cultura e investigación vasca, ISSN 1131-5350, Nº 33, 2010, págs. 135-154 | argitaletxea= http://dialnet.unirioja.es |sartze-data = 2015-07-15}}</ref>. [[Robert Greene]]n ''Menaphon'' ([[1589]]), [[Philip Sidney]]ren ''Arcadia'' ([[1590]]) eta [[Honoré d'Urfé]]ren ''L'Astrée'' ([[1607]]-[[1627]]) ere aipagarriak dira.
2004an aurkitu zen ''[[Lazarragaren eskuizkribua]]''-n euskaraz idatzitako artzain eleberri bat dago (ez osorik, hasiera eta bukaera falta ditu). Egin diren azterketen arabera, [[Joan Perez Lazarraga|Lazarragak]] Montemayoren lana ezagutzen zuen eta haren eredura izkiriatu zuen bere eleberria<ref name="dialnet"></ref>.
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
[[Kategoria:Literatura generoak]]
|