Upton Sinclair: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Upton Sinclair lotu du, Wikidataren arabera.
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Upton Sinclair Oil.jpg|thumb|Upton Sinclair, ''Oil!'' liburuko aleak saltzen, Bostonen.]]
 
'''Upton Sinclair''' ([[Baltimore]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[1878]]ko [[irailaren 20]] - [[New Jersey]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[1968]]ko [[azaroaren 25]]a) [[ingeles]]ezko idazle eta kazetaria izan zen. Ideia [[sozialismo|sozialisten]] aldekoa zen, eta 1905ean ikasleen [[sindikatu]]en arteko higikundea sortu zuen [[Jack London]]ekin batera. 1906-1907an bere ideia sozialistak gauzatzeko Helicon Home Colony komunitate utopikoa sortu zuen, baina saioak porrot egin zuen eta sute batek desegin zuen.
 
[[Saiakera]], kontakizuna eta antzerkia landu zituen ehundik gora liburutan, askotan polemika sortzen zuela bere ideia aurrerakoiengatik. Bere lehen [[eleberri]]an, ''The Jungle'' (1906), [[Chicago]]ko hiltegietako lan-egoera azaltzen zuen eta salaketa hark gobernuaren ikerketa eragin zuen; haren ondorioz erreformak egin ziren. Geroztik hainbat informazio eleberri idatzi zituen, besteren artean: ''King Coal'' (1917, ''Ikatz errege''); ''Oil!'' (1927, ''Petrolioa!''); ''Boston'' (1928), [[Sacco eta Vanzetti kasua]]ren inguruan; ''World´s End'' (1940-1953, ''Munduaren amaiera'', [[Bigarren Mundu Gerra]]ri buruzko 11 eleberrik osaturiko saila). 1942an [[Pulitzer saria]] eman zioten Hitlerren igoera deskribatzen zuen ''Dragon´s Teeth'' obragatik.