Konstantinoplaren erorialdia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
48. lerroa:
Bizantziarrek, jada euren hiriburu inperialik gabe, Estatu berriak sortu zituzten: [[Nizeako Inperioa]], [[Trebisondako Inperioa]] eta [[Epiroko despoterria|Epiroko Despotatua]] izango ziren eragin handiena izango zutenak. Bitartean, gurutzatuek ezarritako erresuma lurraldeak galtzen joan zen. Azkenik, [[1261]]ean, Nizeako Inperioak, [[Mikel VIII.a Paleologo]]ren agintaldian hiria konkistatu zuen.
 
Prestakuntzak
== Defentsen indartzea ==
 
1451n [[Mehmed II.a]]<nowiki/>k  bere aitari agintean jarraitu zionean, guztiak bat zetozen 19 urteko gaztea gobernatzeko ezgai zelako iritziarekin; eta ez zela [[Balkanak|Balkanetako]] eta [[Egeoko uharteak|Egeoko]] kristauen lurraldeetarako mehatxu handirik. Baikortasun sentimendu hura indartu egin zen Mehmedek laguntasun baieztapenak egin zizkienean bere gortera bidalitako mandatariei. Hala ere, Mehmeden ekintzek ozenago egiten zuten berba, haren hitz leunek baino. 1452. urtearen hastapenean hasi zen bigarren otomadar gotorlekua eraikitzen, hau da, [[Rumeli Hisari]], [[Bosforo|Bosforoko]] itsasertzean. Izan ere, gotorlekua Konstatinoplatik milia batzuk iparraldera eraiki zuten; Europako aldean eta itsasartez beste aldean zegoen Bayezid bere aitonak eraikitako beste gotorlekuaren - [[Anadolu Hisari]]- aurre-aurrean. Gotorleku pare horrek Turkoei erdietsi zien Bosforoko itsas-trafikoaren kontrola, batez ere, iparraldetik zetozen hirirako laguntza oztopatzen zuen. Laguntza hori Itsaso Beltzeko kolonia genoarretatik zetorren.   
 
Gurutzatuen erasoak argitara eman zuen hiriko defentsek zuten puntu ahul bat. Hiriaren mendebaldean zeuden harresi boteretsuek inbaditzaile persiar, germaniar, [[abaro]], [[huno]], [[bulgariar]] eta errusiarren erasoak atzera bota zituzten (22 setio orotara) mendeetan zehar, baina kostaldearen inguruan zeuden harresiak, bereziki [[Urrezko Adarra]]ren inguruan (Konstantinopla iparraldean duen Pera herritik banatzen duen [[kanal (argipena)|kanal]] bat) oso hauskor agertu ziren. Hiria berreskuratu ondoren bizantziarrek kostaldeko harresiak eta defentsak itsasontziak portuetara sartzeko irekita egon behar ziren tokietan indartu zituzten. Urrezko Adarreko defentsengatik arduratu beharrik ez zutela izango ziurtatzeko, kanala zeharkatzen zuen burdinazko kate handi eta astun bat eraiki zen, honela, bizantziar guardiaren baimenik gabe handik itsasontzi bakar batek ere pasatzerik izango ez zuelarik.