Hidrogeno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t temperatura -> tenperatura
t →‎Aplikazioak: +barne lotura: sorgailu elektriko
221. lerroa:
[[Fitxategi:Bomba atomica.gif|thumb|left|200px|Hidrogeno [[isotopo]]ak fusio [[bonba nuklear|bonba atomikoetan]] erabiltzen dira]]
 
Erreakziotan erabiltzeaz gain H<sub>2</sub>a [[fisika]] eta [[ingeniaritza|ingenieritzako]] zenbait atalek ere darabilte. Adibidez zenbait [[soldeatze]] sistemek hidrogenoa darabilte babes-gas bezala. Estazio elektrikoetan hidrogenoa erabili izan da [[sorgailu elektriko|generadore]]en [[rotor]]eak hozteko [[eroakortasun termiko]] garaiena duen [[gas]]a baita. H<sub>2</sub> [[likido]]a ikerketa kriogenikoetan erabiltzen da besteak beste [[supereroakortasun]]a aztertzeko. H<sub>2</sub>ak [[aire]]arena baino hamabost aldiz txikiagoa den [[dentsitate (argipena)|dentsitatea]] duenez [[globo (argipena)|globo]] eta [[zepelin|zeppelinak]] betetzeko gas bezala erabiltzen zen [[Hindenburg zeppelin]] alemaniarraren leherketaren ondorioz aplikazio hau bertan behera geratu zen arte, hala ere hidrogenoa [[eguraldi]] eta [[atmosfera]] aztertzeko globoak betetzeko erabiltzen da gaur egun (pertsonik gabeko gailu automatikoekin betiere).
 
Hidrogenoaren [[isotopo]]ek erabilpen konkretu zenbait badute. ''Deuterioa'' adibidez [[fisio nuklear|fisio]] eta [[fusio nuklear]] erreakziotan erabiltzen da [[neutroi]] geldoen kontrol agente bezala. ''Deuterioa'' kimikan erabili ohi da erreakzio isotopikoen efektuak aztertzeko. ''Tritioa'', erreakzio nuklearretan sortzen dena, hidrogenozko bonbetan erabiltzen da (H-bonba), baita marka erradiaktibo bezala kimikan edota margo autoluminiszenteetan (bere kabuz argiztatzen duten margoetan).