Bhutan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
49. lerroa:
 
[[Fitxategi:HaaValley.jpg|thumb|300 px|alt=|Haa harana]]
Bhutandar gehienak (% 62,5) bothiak dira, tibetar jatorrikoak, eta ''dzong'' izeneko monasterio budisten inguruan bizi dira, herrialdearen ekialdean, batez ere. Monasterio horiek lur asko dituzte. Erlijio ofiziala [[budismo]] lamaista da: monasterio asko daude, eta monjeak 6.000 inguru dira. Haur guztiek 11 urtez eskolara joateko eskubidea badute ere (lehen eta bigarren mailako hezkuntza), oso gutxi joaten dira. Bhutandarren erdiak baino gehiago alfabetatu gabeak dira. Oro har, esan daiteke bhutandarrak pobreak direla baina ez zaiela zer janik eta zer jantzirik falta. Herrialdearen hegoaldea jendetsuagoa da. Eskualde horretan bizi dira nepaldar gehienak (gutxiengo etnikoen artean talderik ugariena). Nepaldar askok, hala ere, agintarien diskriminazio gogorra jasan behar dutela-eta, Nepalera ihes egin dute.
 
Erlijioak: budistak (lamaistak), % 69, hinduistak % 25, musulmanak % 5.