Genetika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Josu (eztabaida | ekarpenak)
22. lerroa:
[[Zelula]] bakoitza beste baten zatiketaren ondorioa da. [[Gizaki]] bat osatzen duten zelula guztiak zelula bakar baten [[zigoto]]aren hurrenez hurreneko zatiketatik eratortzen dira. Zigotoa [[obulu]] baten eta [[espermatozoide]] baten elkarketaz sortzen da. Gene materialaren osaera berdina da zigoto batetik eratorritako zelula gehienetan (non eta ez den mutaziorik gertatu). Goi-mailako organismo baten zelula bakoitza egitura txiki ugari dituen gelatina antzeko material batez osatua dago, [[zitoplasma]]z osatua. Gai zitoplasmatiko horrek konkor txiki moduko bat biltzen du: nukleoa. Nukleo bakoitzak harizpi gisako kromosoma oso txikien kopuru jakin bat du. Organismo bakun batzuek (alga batzuek eta bakterioek, esate baterako) ez dute nukleo zehazturik, baina badute zitoplasma eta [[kromosoma]] bat edo gehiago beren barnean. Kromosoma guztiek ez dute itxura eta neurri bera, eta binaka irudikatu ohi dira.
 
Bikote bakoitzeko kideak ([[kromosoma homologoakhomologo]]ak deituak) oso antzekoak dira. Giza gorputzeko zelula gehienek 23 kromosoma pare dituzte, baina ozpin-euliaren zelula gehienek lau besterik ez, eta ''Escherichia coli'' bakterioak bakarra, eraztun-itxurakoa. Egun gauza jakina da kromosoma bakoitzak gene ugari dituela eta gene bakoitzak leku jakin bat hartzen duela kromosoman. Zelula batek gurasoen kromosoma-kopuru bera hartzen duen zelula-zatiketaren prozesuari mitosi esaten zaio. [[Mitosi]]an kromosoma bakoitza bi zati berdinetan zatitzen da, eta zati bakoitzak zelularen mutur banatarantz migratzen du. Zelularen zatiketaren ondoren, bi zelula sortu berriek jatorrizko zelularen kromosoma- eta gene-kopuru bera dute. Horregatik, prozesu horretan sortzen den zelula bakoitzak material genetiko berdina du. Organismo zelulabakar bakunak eta zelulaniztun batzuk mitosi bidez zatitzen dira. Hori da, orobat, organismo konplexuek hazteko eta zaharkitutako ehuna ordezkatzeko erabiltzen duten bidea.
 
Sexu bidez ugaltzen diren goi-mailako organismoak bi sexu-zelula bereziren elkarketaz eratzen dira. Sexu-zelula berezi horiei [[gameto]] deritze. Gametoak meiosi bidez sortzen dira, hozi-zelulen zatiketa-prozesuaren bidez, alegia. Mitosian ez bezala, meiosian zelula berri bakoitzari jatorrizko zelularen kromosoma-bikote bakoitzaren kromosoma bakarra transmititzen zaio. Hori dela eta, gameto bakoitzak gorputzeko gainerako zelulek duten kromosoma-kopuruaren erdia du. Ernalketan bi gameto elkartzen direnean, ondoriozko zelulak –zigotoak– kromosoma-bikote sail osoa bereganatzen du. Kromosomen erdiak guraso batengandik hartzen ditu, eta beste erdiak bestearengandik.
28. lerroa:
Gametoak elkartzea,n bi gurasoetako bakoitzaren gene-multzo bana elkartzen dira. Beraz, gene bakoitzak (hau da, ezaugarri jakin bati dagokion kromosoma bateko kokaera jakin bakoitzak) bina kopia ditu, amarenetik bat, eta aitarenetik beste bat. Kopia bakoitza [[zigoto]]aren kromosoma-pare bakoitzaren leku berean kokatzen da. Bi kopiak berdin-berdinak direnean, banakoa, gene jakin hartarako, homozigotikoa dela esaten da. Desberdinak direnean, alegia guraso bakoitzak gene jakin baten forma berezi bat (aleloa) eman duenean, banakoa, gene hartarako, heterozigotikoa dela esaten da. Banakoaren material genetikoan gordeta daude alelo biak, baina bata nagusitzen bada, hura baizik ez da azalduko. Aitzitik, Mendelek erakutsi zuen bezala, ezkutuan geratu den gene hori aurrerago azaldu daiteke, beste belaunaldi batzuetan (bere aleloentzat homozigotikoak diren banakoetan).
 
Adibidez, pertsona baten larrua, ilea eta begiak pigmentatzeko gaitasuna alelo jakin bat (A) izatean datza. Gaitasun hori ez izatea ([[albinismo]]a, alegia) gene beraren beste alelo (a) baten ondorio da. (Adostasunez, aleloak letra bakar batez izendatzen dira: alelo nagusia letra larriz adierazten da, eta ezkutuan geratzen dena, letra xehez). ''A''-ren ondorioak nagusiak dira; ''a''-renak, ezkutukoak. Beraz, banako heterozigotikoek ''(Aa)'', eta homozigotikoek'' (AA)'', pigmentua sortzeaz arduratzen den aleloarentzat, pigmentazio normala dute. Pigmentaziorik eza ''(aa)'' sortzen duen aleloarentzat homozigotikoak diren pertsonak albinoak dira. Guraso heterozigotikoak (Aa) dituen seme-alaba bakoitzak ''AA'' homozigotiko izateko % 25eko [[probabilitate]]a du, ''Aa'' heterozigotiko izateko % 50eko probabilitatea, eta ''aa'' homozigotiko izateko % 25eko probabilitatea. ''aa'' banakoak baizik ez dira albino izango. Beraz, seme-alaba bakoitzak albino izateko % 25eko aukera duela esan daiteke, baina, aitzitik, ez da zuzena esatea familia batean lau seme-alabetatik bat albino izango dela. Ondorengo heterozigotikoaren material genetikoan bi aleloak izango dira, eta haren gametoek alelo bat edo bestea izango dute. Ongi bereizi behar da organismo baten itxura edo ezaugarri agerikoen eta dituen gene edo aleloen artean. Ageriko ezaugarriak organismoaren fenotipoa direla esaten da, eta haren osaera genetikoa, berriz, organismoaren genotipoa. Alelo bat nagusi eta bestea ondorekorakoa den kasu guztietan ez da, ordea, berdin gertatzen. Gau-loreak, adibidez, lore gorriak, zuriak edo arrosak izan ditzake. Lore gorriko landareek ''R'' aleloaren bi kopia dituzte loreen kolore gorrirako, eta, beraz, ''RR'' homozigotikoak dira. Lore zuriko landareek ''r'' aleloaren bi kopia dituzte loreen kolore zurirako, eta ''rr'' homozigotikoak dira. Alelo bakoitzeko kopia bana duten landareak, ''Rr'' heterozigotikoak, arrosak dira; hau da, bi aleloek sortutako kolore nahasikoak. Geneen ekintza ez da ezaugarri bakarra kontrolatzen duen gene bakartu baten ondorioa izaten. Sarritan, gene batek ezaugarri bat baino gehiago kontrolatzen du, eta ezaugarri bat gene askoren mende egon daiteke. Adibidez, ilar usaindunaren loreetako bioleta kolorea sortzeko, bi gene nagusi behar dira gutxienez. Beraz, gene baten ondorioak beste gene batzuen mende ere egon daitezke.
 
== Herentzia kuantitatiboa ==