Helikoptero: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t barne loturak
5. lerroa:
[[Leonardo da Vinci]] antzeko ibilgailua asmatu zuen [[Pizkundea|Pizkunde]] garaian, baina [[XX. mendea]]ren hasiera arte ez zituzten lehenengo hegaldiak egin. Izan ere, Jacques eta Louis Breguet anaia [[frantzia]]rrek [[1907]] burutu zuten lehendabizikoa, ''"Gyroplane No.1"'' izeneko ibilgailuarekin. Urte batzuk geroago, [[Juan de la Cierva]] [[espainia]]rrak, [[1923]]an, ''"autogiro"'' izena zuen ibilgailua asmatu zuen.
 
[[Helize (mekanika)|Helizea]]ri mugimendua [[errotore]] bertikal batek ematen dio, eta hori mugitzeko bi era dira: mekanikoki, errekuntza[[barne-errekuntzako motor]] baten energia engranaje batzuen bidez helizera igorriz, eta helizean finko dituen erreakzio [[turbina|turbinen]] eraginez. Lehenengo moduan, eta erreakzio efektuaren eraginez, helikopteroaren fuselajeak errotorearen aurkako norabidean biratzeko joera du; arazo hori konpontzeko motor nagusiak bultzatutako helize horizontal orekatzaile bat du helikopteroak isatsean. Bigarren moduan, erreakzioko helikopteroetan, fuselajea eta errotorearen artean transmisio mekanikorik ez dagoenez gero, ez da halakorik gertatzen.
 
Helikopteroaren mugimendu horizontala errotorea okertuz eta helizeko pala bakoitzaren makurtze angelua aldatuz egiten da. [[Bigarren Mundu Gerra]]tik aurrera helikopteroak aurreramendu handia izan du hegazkintza zibilean (soroetan intsektu-hiltzaileak botatzeko, salbamenduak egiteko, trafiko gidaritzarako, etab.) nahiz militarrean. Tamaina askotako helikopteroak dira: lagun bakar bat hartzen dutenak eta baita 100 bidaiari sartzeko adinakoak ere.