Ramiro González Vicente: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orriaren sorrera
 
→‎Bizitza: Akatsak zuzenduta
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
40. lerroa:
Burgosen jaio zen arren, lau urte zituela bere familiarekin [[Gasteiz]]era aldatu zen. [[Zuzenbide Zibila]] eta Merkataritzako Zuzenbidean lizentziatu zen [[EHU]]n eta [[abokatu]] gisa jarduten du. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.
 
[[2002]]. urtean [[Euzko Alderdi Jeltzalea|Euzko Alderdi Jeltzalean]] afiliatu zen eta [[2007]]. urteaz geroztik [[Arabako Batzar Nagusi]]etako prokuradorea da. [[Xabier Agirre Lopez|Xabier Agirre]] alderdikidea [[Arabako Foru Aldundia|Ahaldun Nagusi]] izan zen legegintzaldian, GonzálezekGonzález EAJko bozeramaile-ondokoa izan zen Batzar Nagusietan. [[2011]]n, EAJk [[Arabako Foru Aldundia]] [[Alderdi Popularra (Espainia)|Alderdi Popularra]]ren alde galdu zuenean, Ramiro González talde jeltzaleko bozeramaile izendatu zuten, Xabier Agirre ordezkatuz.
 
[[2015eko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian|2015eko hauteskundeetarako]], Gasteizko barrutiko zerrenda-burua izan zen González. Bigarren indarra izan zen arren, EAJ prokuradore gehien lortu zituen alderdia izan zen eta ondoren, [[2015]]eko [[Ekainaren 30|ekainaren 30ean]], [[EAJ]]ren eta [[PSE-EE]]ren 18 botoei esker, Ramiro González [[Arabako Foru Aldundia|Arabako Ahaldun Nagusi]] izendatu zuten.