Michel de Montaigne: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
26. lerroa:
 
== Bizitza eta obra ==
Michel de Montaigne [[1533]]. urtean jaio zen, [[Perigord]]eko [[Saint-Michel-de-Montaigne]]ko gazteluan; hain zuzen ere, mendixka baten tontorrean, ''montaigne'' batean, eraikitako ''chateau'' bat zen gaztelua, [[Dordoina (ibaia)|Dordoina ibaiaren]] ertzean zegoena, [[Bordele]]tik berrogeita hamar bat kilometrora. Aitoren seme zen jaiotzez. Aitaren aldeko familia merkataria zen, Bordeleko ardo eta kontserben salerosketan aritzen zena (aitak, Pierre Eyquem, nahiz eta zalduna izan eta Italiako gerretan parte hartu, ez zuen inoiz toponimikoa hartu ); amaren familiakoak berriz, [[Calatayud]]etik iritsitako judu kristautuak ziren, [[Okzitaniako Tolosa]]n eta Bordelen kokatuak.
 
Aitak, Italiako gerretan italiar [[humanismo]]aren zale eginda, seme zaharrenaren ama hizkuntza [[latin]]a izatea nahi zuen, eta, horretarako, frantsesez ez zekien alemaniar irakasle bat ipini zion. Zazpi urte bete zituen arte beraz Michelek ez zuen latina ez zen beste hizkuntzarik entzun.